Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/01/31

Donostiako Izotz Jauregian Loinazpe egoitzako DBH3ko ikasleak



Loinazpeko 3. DBH ko ikasleak, Abenduaren 22an Donostiara joan ziren, Txuri Urdin Izotz Jauregira. 9:00etatik 10:30era patinatzen egon ziren. Han klase teknikoa jaso zuten eta bukatzeko 20 minutuko saio librea izan zuten.







Los alumnos de 3º de la E.S.O. de Loinazpe fueron el 22 de Diciembre a Donostia al Palacio de hielo, Txuri Urdin. De 9:00 a 10:30 estuvieron patinando. Recibieron una clase técnica y luego tuvieron tiempo libre.   Argazki guztiak ikusi

Arrasateko Psikiatrikoan Loinazpe egoitzako DBH4ko ikasleak

Loinazpeko 4. DBHko ikasleek Arrasateko Aita Menni Zentru Psikiatrikoa bisitatu dute urtarrilaren 19 eta 26an drogen prebentzio gaia lantzeko asmoz. Han Vicente Hueso psikologoak hainbat informazio eskaini zigun drogen kontsumoren ondorioei buruz. Horrez gain, aukera izan genuen drogen munduan erori ziren bi pertsonen testimonio entzuteko.
Los alumnos/as de 4 de la E.S.O. de Loinazpe han visitado los días 19 y 26 de enero el centro Psiquiátrico Aita Menni de Arrasate con el fin de trabajar el tema de la prevención frente a la drogadicción. El psicólogo Vicente Hueso nos informó sobre las consecuencias del consumo de diferentes drogas. Luego tuvimos las oportunidad de escuchar el testimonio de dos personas que cayeron en el mundo de las drogas

2011/01/25

Eskalada-Esgrima DBH4 Loinazpe egoitza





Abenduko oporren aurreko egunean Loinazpe egoitzako DBH4ko ikasleek Donostiako Pio Baroja kiroldegian eskalada eta esgrima egiteko aukera izan zuten. Oso gustora igaro zuten goiza, nahiz eta Donostian barrena ibiltzeko nahiaz gelditu ziren. Argazkiak ikusi


2011/01/20

Loinazpe egoitzako DBH2. mailako ikasleak Leiren eta Xabierren izan ziren

Loinazpeko 2.mailako ikasleek ,Erdi Aroko zenbait atal lantzeko asmoz , abenduaren 22an Leireko San Salbador Monastegia eta Xabierko Gaztelua bisitatu zituzten .
Bertan Nafarroako erresumaren gertakari garrantzitsu batzuen testigantza (ekonomia, politika, erlijioa, artea…) jaso ahal izan  zuten eta oso giro atseginez amaiera eman zioten lehenengo hiruhilabeteari. Ikus argazki guztiak.

Alkoholari buruzko solasaldia

 
2011ko urtarrilaren 18an “Alkoholaren erabilera”ren inguruko solasaldi interesgarria izan dute DBHko 2. mailako ikasleek Loinazpe egoitzan. Hizlaria Mª Luisa izan da eta Alcohólicos anónimos” taldeko kide batek berak bizi izandako esperientzia azaldu die arreta handiz entzun dioten ikasleei. Ikus argazkiak.

Patxi Zubizarreta idazlea izan dugu gurekin

Urtarrilaren 18an, Idazleak Eskoletan Programaren barruan, Patxi Zubizarreta idazlea etorri zen Loinazpe egoitzara 4. mailako ikasleei hitzaldia eskaintzera. Aurretik, idazle honen "Eztia eta ozpina" liburua irakurrita eta landuta zuten, eta idazleak bere lanaren inguruko xehetasunez gain, literaturaren inguruan eta idazlearen bizimoduaz ere mintzatu zitzaien. Ikasleek saio politaz gozatu ahal izan zuten. Ikus argazkiak.

2011/01/12

Eraberritze lanak egin ditugu LOINAZPE egoitzan

Eraberritze lanak egin ditugu LOINAZPE egoitzan. DBH1eko bi gelak izan
dituzte aldaketa nabarmenenak: Geletako bat handitu egin
da eta, bide batez, gelari argitasun handiagoa emateko aprobetxatu da.
Bigarrenaren kasuan, Informatika gelak eta gela arruntak
lekua trukatu dute; horrela, ikasleek denbora gehiago pasatuko duten gelan
askoz ere espazio handiagoa geratu da.

2011/01/11

Batxilergokoentzako orientazio bilerak

TXINDOKI EGOITZA

Urteroko Orientazio programaren barnean, Batxilergoko 2. mailako ikasleei eta euren gurasoei zuzenduriko jardunaldiak antolatzen ditugu. Hauen helburua ikasleek etorkizunean burutu ahal izango dituzten ikasketei buruzko informazio argia eta zabala eskaintzea da. Hamaika hitzaldi izango dira; unibertsitateko irakasleek emango dituzte.
Bestalde, UPV-EHUko Unibertsitate Orientaziorako Azoka urtarrilaren 15ean ospatuko da Gipuzkoako Campusean (goizez soilik).

Gabonetako agurra

Marrua aldizkariak formato berria izango du 2011tik aurrera

 >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>

Garai berrietara egokituz, Marrua aldizkaria 2011. urtetik aurrera formato berrian eskainiko dizuegu. Alde batetik, paperaren erabilera saihestu nahi dugu; bestalde, argitaratutako gaien inguruan zuen iritzia ere jaso nahiko genuke; azkenik, blog ereduak material desberdina argitaratzeko aukera eskaintzen digu: irudiak, bideoak, soinuak...
Aldaketa denon onerako izango delakoan gaude eta zuen partaidetzaren ( Ikasle, irakasle, guraso nahiz langileon) zain gelditzen gara.

Institutuko komunikazio batzordea