Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2012/02/16

Erosketa berdea



Joan zen asteazkenean, otsailaren 8an, erosketa berdearen inguruko hitzaldia izan genuen Txindoki egoitzan . Ekintza hori EA21eko programaren barruan antolatu da eta bertan azaldu ziguten zer den erosketa berdea eta horretarako erosterakoan kontuan izan behar ditugun irizpideak:



·        Beharrezkoa dena soilik erosi.
·        Erosterakoan produktuen ekoetiketei begiratu eta ingurumena gutxien kaltetzen dutenak erosi.
·        Berrerabilpena ere baloratu.
·        Hondakinak egoki kudeatu (birziklatu).
Saio honetan eta modu praktikoan ikastetxeko ohiko erosketaren inguruan hainbat produktu aztertu genituen, hauen ekoetiketak behatuz. Aztertutako materialak hauexek: papera eta eskola materiala, ekipo informatikoak, garbiketa produktuak eta elikagaiak

Azalpena arina eta  interesgarria izan zen. Ea hurrengo batean jarraipena ematen diogun.

 

Genero eta migrazioak: erakusketa

Beasaingo Udalak eta  Bakerako Lankidetza Batzarrak, Gobernuz kanpoko erakundea, antolatutako erakusketa baten bidez  2. batxilergoko ikasle guztiek errefuxiatuen, migrazioen eta emakumearen egoeraren inguruko zenbait azalpen jaso dituzte aste honetan.

Istripuen prebentzioari buruzko hitzaldia.


Urtarrilaren 25ean eta 26an Bizkarrezur-muinaren kaltetuen elkarteak (AESLEME)
 1. batxilergoko ikasleei Istripuen prebentzioa lantzeko hitzaldia eman zien. Bertan istripuen ondorio larriak aurkeztu zizkieten eta, batez ere, segurtasun neurri guztien garrantzia azpimarratu zuten.