Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/03/29

Tuteran izan ziren Loinazpeko 3. eta 4. DBHko Erlijioen Hª eta kultura ikasgaiko ikasleak

Loinazpeko 3. eta 4. DBHko Erlijioen Hª eta kultura ikasgaiko ikasleek Tuterara joan ziren martxoaren 24an. Helburua Erdi Aroan erlijio kristauaren, musulmanaren eta judutarraren elkarbizitzak utzitako aztarnak ikustea zen. Han katedrala, katedraleko klaustroa eta bertan dauden aztarna arabiarrak eta sinagoga, bisitatzeko aukera izan zuten.



Los alumnos/as de3º y 4º de la E.S.O. de Loinazpe de la asignatura Hª y cultura de las religiones han participado en una salida a Tudela el día 24 de marzo. El objetivo era observar los restos dejados por la convivencia de las religiones cristiana, musulmana y judía durante la Edad Media. Allí tuvieron la oportunidad de visitar la catedral, el claustro de la catedral, los restos de la mezquita y la sinagoga. 

2011/03/25

Antzerkia

Institutuko ikasleek, urtero bezala, aurten ere Antzerki obra bat antzeztuko dute. Aurten aukeratutako obra Federico Garcia Lorcaren “Bodas de Sangre” da.

Kurtso hasieratik entsegua saioak egiten pasatu ondoren iritsi da garaia publikoan aurkezteko. Lehenengo emanaldia Martxoaren 31n izango da, 4. DBH-ko ikasleentzat. Emanaldi hau goizeko 10:30tan izango da, Usurbe antzokian. Batxilergoko 1.go mailako ikasleek aukera izango dute obra hau ikusteko Apirilaren 1ean 11:30etan.

Azkenik, publiko orokorrarentzat beste emanaldi bat egongo da, Apirilaren 1ean ere, arratsaldeko 19:00etan.

Anima zaitezte!



Hemen duzue gure esku-programa, Batxilergo Artistikoko ikasle batzuk egina:


2011/03/23

Roger Fouquet ikerlaria institutuan

 On the 2nd of March we were lucky to attend an interesting talk conference given by the researcher Roger Fouquet. It was about his exciting life in the world of the research and he specially focused on global warming and its effects on our planet. He explained how he got into that world and all he had done to reach the point where he was, and of course, what his research or work was about. It wasn´t the typical talk where only the bad effects and the damage to our planet were mentioned and showed, he also made it entertaining giving his personal opinion about the subject and talking about his own experiences. To conclude, it was a very useful and interesting activity and easy to understand, in which language wasn´t a difficulty.

2011/03/16

ZUMAIAko FLYSCH-a

Otsailaren 22an 1. batxilerreko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin genuen Zumaiako fllysch-a ikusi eta marearteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.

Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen. Eguraldiak ez zigun  gehiegi lagundu baina hala ere,  rasako bizidun batzuk ikusi eta identifikatzeko aukera ere izan genuen.Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko balio izan zuen. 
Argazki gehiago

2011/03/11

BIOLOGIA Olinpiadako garailea: Laura FERNANDEZ JUBIN

Euskal Herriko Unibertsitateak BIOLOGIA Olinpiadaren Euskal Herriko fasea antolatu du. Olinpiadaren garaile Laura FERNÁNDEZ JUBÍN ikasle beasaindarra izan da, BEASAIN BHIkoa. Hurrengo urratsa Estatu mailako olinpiada izango da, apirilaren lehen egunetan Granadan.
Biologiako olinpiadaren helburua da batxilerreko ikasleak zientzia horren garapenerako estimulatzea eta inplikatzea, baita gaur egungo munduan duen garrantzia azpimarratzea ere, zientziaren aurrerakuntza eta hedapena sustatzeko. Hain zuzen ere, egungo eta etorkizuneko erronka zientifikoei ezingo zaie arrakastarekin aurre egin ikasleen generazio berriek ez badute trebakuntza biologiko garrantzitsurik izaten. Ezinbestekoa da trebakuntzan Biologiako ikasketa eta ikerketa zaletasuna sustatzea.