Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/05/18

Elkartrukeko esperientzia

Maiatzeko lehen egunetan gure ikastetxeko talde eder bat, 4.DBH eta Batxilergo 1-eko ikaslez osatua Herbeheretara abiatu zen. Gure aurtengo elkartrukeko buelta zen hau, ikasle holandesak gure artean Urrian egon zirelako.

48 ikasle eta 3 irakasleen espedizio hau Maiatzaren 7an abiatu zen autobusez, Groningenera hurrengo egunean iristeko. Han zeuden familia holandesak haien seme-alaben lagunen zait. Bidaia nekagarria izan bazen ere, ikasleengan nerbioak nabaritzen ziren esperientzia berri horren aurrean.

Elkartruke honetako gauza bitxiena da Europako 11 ikastetxe hartu zutela parte, haien artean izanik Suedia, Eslovakia, Polonia, Alemania, Frantzia, Italiako partaideak. Hauetaz gain Bartzelonako talde batekin elkartu ginen ere.

Astelehenean Zernike College horretan hasiera eman zioten aste kulturalari. Hasteko, bertako zuzendariak ikasleak agurtu zituen eta herrialde guztietako banderak haien mastetan jarri ziren. Ondoren ikasleak klase desberdinetara joan ziren bertako kulturaz jabetzeko. Goiza erdian ikastetxeko kantinan bazkaldu zuten eta arratsaldean boleibol lehiaketa bat egon zen, elkartrukean parte hartzen zuten ikasle guztiekin. Taldeak nazionalitate desberdineko ikasleak osatuak zeuden.

Hurrengo egunean, asteartean, Amsterdanera abiatu ginen autobusez. Bidean geldiune bat egin genuen ingeniaritzako obra harrigarria den dike handian. Bertan derrigorrezko argazkian atera ondoren, gure bidea jarraitu genuen. Amsterdam hiriak gure ikasleak liluratu zituen bere bizitasunarekin eta bertatik bisita gidatu bat egin genuen, talde desberdinetan banaturik. Ondoren ikasleek denbora libre izan zuten haien erosketak egiteko eta hiriko giroaz betetzeko. Hori egin ondoren eta milaka pakete eta istorioaz beteta autobusetan sartu ziren Groningenera itzultzeko.

Hurrengo eguna lan eguna zen: institutuan seminarioak antolatzen ziren. Gure ikasleek, haien lagun holandesekin gazteagoaz diren beste ikasleei haien kulturaren berri eman zieten: dantza, musika, hizkuntza, sukaldaritza, kirola eta kulturako tailerrak egon ziren. Oso gauza praktikoak egin ziren eta horrela, arduradunen azalpenak eta adibidea ikusi ondoren batzuk galdetegiak erantzun, dantza egin, abestu, pintxo bat prestatu edo taloa bat egin zuten. Honekin amaitutzat eman zen eguna.

Ostegunean beste irteera bat izan genuen, Giethoorn hiria ezagutzeko. Iparraldeko Venezia izenez ezagutzen da eta ez da harritzekoa, bertan errepiderik ez dagolako: txalupaz edo oinez ibili behar da, besterik ez. Hango esperientzia ederra izan zen ere, ikasleak txalupetan ibili zirelako, arraunketan, gondoleroak bezala, trebezia gehiago edo gutxiagorekin baina umore onez. Gainera eguraldi lagun izan genuen eta horrek lagundu zuen ere. Handik bueltatzerakoan denok joan ziren korrika gauean diskoteka batean agurtzeko ekitaldia zutelako.

Hurrengo egunean, goiz erdian, institutuan elkartu ginen hamaiketako bat egiteko hango lagunekin. Horrez gero bakarrik geratzen zen agurra egiteko garaia: argazkiak, besarkadak eta malkoak ikusi genituen eta azkenik, autobusean sartuak, etxerako bidea hartu genuen. Bidaia nahiko eroso izan genuen eta larunbateko lehen orduan Beasainera iritsi ginen.

Esperientzia polita izan dela uste dugu eta espero dugu baita harreman honek etorkizunerako loturak irekitzea eta, noski, ikastetxean datozen urteetan saiatuko gara berriro ekintza hau antolatzen. Holandesek gurekin jarraitu nahi dute eta guretzat era gure ikasleei eskaintza eder bat egiteko aukera iruditzen zaigu. Laster hasiko gara 2011-12 ikasturterako prestaketak egiten!


2011/05/06

Batxilergo Artistikoa: Erakusketa

Arte munduan bide eta esperientzia berriak irekitzen ari diren garaian, Beasain Institutuko ikasleek euren sorkuntza lanak jarri dituzte ikusgai. Erakusketak lehen eskutik eta zuzenean, arte plastikoen alorrean landutako lanak ezagutzeko gunea eskeiniko digu.

Erakusketa hau ikasleek euren proposamenak ezagutzera emateko modua da eta bide batez, urte osoko lana eta esperientziak islatu nahi dira. Erakusketa anitza da, lanak ikasleen izaera bereziaren ondorio dira. Lehenengo eta bigarren ikasturtetan dauden gazteak dira , adore eta naturaltasun handikoak; teknika ezberdinak landu dituzte: Pintura, Diseinua, ATGP, Argazkilaritza, Bolumena, Marrazketa Artistikoa…