Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2012/11/27

MGZko irteera Iruñeko planetariora






MGZ (Mundu Garaikiderako Zientziak) ikasgaiak antolatuta, azaroaren 26an, Batxilergoko lehenengo mailako ikasle guztiak Iruñeko Planetarioan izan dira.  Bertan unibertsoaren sorrera eta eboluzioa, eta espezieen eboluzioari buruzko ikus-entzunezko zoragarria ikusi dute. Ondoren, gau horretan zeruan ikusgai diren konstelazioak eta planetak ikasi dituzte.




2012/11/24

Biologia-Geologia irteera Arantzazura

Urriaren 22an eta azaroaren 5ean 4 DBH-ko ikasleak modelatu karstikoa aztertzeko irteera egin genuen.

     Goizeko bederatzietan Oinatira ailegatu ginen eta Natur Eskolan karst inguruko diaporama bat ikusi genuen. Hamarretakoa egin ondoren, Arantzazura autobusez abiatu ginen eta orduan hasi ginen ibilaldia. Ibaira jaitsi eta lurpeko uren sorgune izugarriak ikusi genituen.


Eguraldi euritsua zela eta, urriaren 22an ezin izan genuen kobazulora sartu, baina abenduko 5ean Harrikrutz kobazuloa bisitatu genuen eta barnetik doan ibaia ikusi genuen eta urarekin batera sartutako apo batzuk kanpora atera genituen.

 Irteera hau gure inguruko kareharrizko mendien egiturak hobeto ezagutzeko oso baliagarria izan da.




Argazki hauek Eneko Marcosek ateratakoak dira.

2012/10/25

Elkartrukea: Holandesak Beasainen

Azken urte hauetako tradizioa jarraituz, aurten ere elkartruke bat izango dugu eta honen lehenengo partea izan dugu jadanik: Holandesak gure artean egon dira.

Urriaren 14an iritsi ziren eta tren geltokiaren inguruan jendetza bilduta zegoen harrera emateko. Aurtengo taldea 49 ikaslek eta 5 irakaslek osatzen zuten. Hasierako nerbioen ondoren ikasle guztiek aurkitu zuten euren ikaslea eta geltokiak bere normaltasuna errekuperatu zuen.

Aurtengo programa beste urtekoaren antzekoa zen, gauza batzuen ordena aldatu bagenuen ere. Astelehenean institutura joan ziren. Hasieran Holandesak bakarrik egon ziren euren lehenengo inpresioak komentatzeko. Ondoren, gure zuzendariak agurtu zituen eta honekin bukatu ostean elkartrukean parte hartzen duten ikasle guztiak elkartu ziren pretatu beharreko lanekin hasteko. Goiz erdian lana amaitutzat eman zuten eta Holandesak Segura bisitatzera joan ziren gero gure ikasleen bila etortzeko.

Asteartean bisitak hasi ziren. Lehenengoa Bilbo izan zen non Erriberako merkatua eta Guggenheim museoa bisitatu zuten. Asteazkenean mendira joan ziren, Urbiara. Holandesentzat mendian ibiltzea esperientzia berezia izaten da, euren lurra erabat laua bait da. Ostegunean Donostiara joan ziren eta bertan Urgullera igo ziren gure ikasleekin batera. Zoritxarrez euria hasi zen eta planak aldatu behar izan zituzten: Kontxa oinez pasatu beharrean autobusez pasatu zuten eta Haizeen Orrazia ikustera joan ziren. Itsasoa mugitua zegoen eta tokia dastatzeko aukera izan zuten.

Ostirala azken eguna izan zen. Goizean familiek euren bisitanteak maletekin eraman zituzten. Holandesek Igartza bisitatu zuten eta goiz erdian gure ikasleak beraiekin elkartu ziren denak gosaltzeko. Ondoren Holandesak autobusa hartu zuten bueltako bideari ekiteko. Agurrak, beti bezala, hunkigarriak izan ziren. Apirilean ikusi arte!








Latineko irteera Oiasso museora

2012ko urriaren 2an, latineko ikasleak Irunera joan ginen Oiasso museoa ikustera. Bidaia trenez egin genuen eta estaziotik museorako bidean Irun ikusteko aukera izan genuen.
Erromatar garaiko mapa, bideo eta aztarnen bidez antzinako bizimodua ezagutu genuen. Honen adibide batzuk dira  ikusitako orraziak, bitxiak, txanponak, oihalak...etab. Azaldu zigutenez, aztarna hauek guztiak han egindako indusketetan aurkituak izan dira
Gero “Roma eta Zinea” izeneko  tailerrean parte hartu genuen, Romulo eta Remoren istorioa antzeztuz. Pertsonai askoren paperean sartu ginen: Romulo, Remo, Luperka, Rhea Silvia, Laurentzia..etab. Mugimenduen bidez eta hitz egin gabe antzeztu genuen garai hartako jantziekin. Oso ondo pasatu genuen, eta argazkiak atera zizkiguten
Bukatzeko,  denbora librea izanik, eguraldi ona aprobetxatuz, Irungo kaleetatik ibili ginen.

2012/06/05

Buero Antzerki Sarien banaketa



Joan den asteazkenean, hilak 30, Buero Sarien 9.edizioko erkidegoko sari banaketa egin eta gero, talde irabazleak, hau da, institutuko antzerki tailerrak “Uda Gau Bateko Ametsa” antzezlanaren emanaldi berezi bat aurkeztu zuen.
Berriro ere, zoriontzeko moduko lana egin zuten partaide guztiek. 

2012/04/29

Elkartrukea 2012: Groningen

Aurtengo elkartrukea bukatu da. Apirilaren 21 eta 28 bitartean Holandan egon gara, gure lagun holandesei bisita itzultzen. Egun politak pasatu ditugu eta hemen ikus dezakezue gure argazkien diapositiben proiekzioa. Laster egindako ekintza guztien berri emango dugu.



2012/04/16

Patinaketa 2012 - Loinazpe DBH3


Loinazpeko 3. DBH ko ikasleak, martxoaren 30n, Donostiara joan ziren, Txuri Urdin Izotz Jauregira. Bertan, patinatzen hasteko klase teknikoa jaso zuten.

Los alumnos/as de 3º de la E.S.O. de Loinazpe fueron el 30 de marzo a Donostia al Palacio de hielo Txuri Urdin. Allí recibieron un cursillo de iniciación en el patinaje.

Erlijioen Historiako ikasleen irteera San Telmo museora


Loinazpeko Erlijioen Historia eta Kultura ikasgaiko 3. eta 4. mailako ikasleek lan irteera izan dute martxoaren 18an Donostiara. San Telmo Museon dagoen “Bazterreko irudiak” erakusketa bisitatu dute. Irteeraren helburua honakoa izan da: Historiako protagonista bakarrak ez direla izan dirudunak eta boteredunak baizik eta baztertuak ere (emakumeak, eskaleak, juduak, arrotzak…).

Los alumnos de 3º y 4º de Historia y Cultura de las Religiones de Loinazpe fueron el 18 de marzo a Donostia. Visitaron la exposición “Figuras de la exclusión” en el Museo San Telmo. El objetivo era ser conscientes de que los protagonistas de la Historia no han sido solo los ricos y poderosos sino también los excluidos (mujeres, mendigos, judíos, extranjeros…).

2012/03/26

Gure antzerki taldea komunikabidetan

‘Uda gau bateko ametsa’ antzezlana egingo dute gaur institutuko ikasleek

2012/03/23
Nork 
Beasain Institutuko antzerki tailerreko ikasleek, Uda gau bateko ametsa antzezlana egingo dute gaur, bi saiotan. Jendaurreko emanaldia, 19:00etan izango da, Usurbe antzokian. Aurretik, ordea, Batxilergoko 1. mailako ikasleei eta jubilatuei zuzendutako saioa egingo dute, 11:00etan. Sarrerak antzezlana hasi aurretik erosi ahal izango dira Usurbe antzokiko lehiatilan, 5 euroan.
Rosa Rojo irakaslearen zuzendaritzapean, institutuko antzerki tailerrean parte hartzen duten hamasei ikasle igoko dira Usurbe antzokiko oholtzara. Atzean, ordea, beste hamabost laguneko lantaldea dute, arlo teknikoaz arduratu eta xehetasun guztiak prestatzeko.
Literaturaren klasiko bat
Uda gau bateko ametsa, William Shakespeare idazle britainiarraren obra ezagunean oinarritutako antzezlana da. Literaturaren klasiko handietako bat da, XVI. mendearen bukaeran idatzitakoa, eta komedia erromantikoaren generoa lantzen duena.

2012/03/14

ZUMAIAko FLYSCH-a

Martxoaren 9an 1. batxilergoko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin genuen Zumaiako fllysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.

Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.

Bestalde, marea biziak zirenez eta itsas behera zegoenean izan ginenez,   marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, itsas-izarrak, aktiniak, anemonak, ofiurak, holoturiak, karramarroak…

Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio izan zuen.

Eguraldia ere primerakoa egin zuenez, egun polita pasa genuen.

2012/03/09

ZUHAITZ EGUNA BEASAINGO INSTITUTUAN

Martxoak 2 an zuhaitz eguna ospatu genuen.

Txindoki egoitzako Ingurumen batzordeko ikasle eta 1. mailako biologiakoek eta Loinazpeko 3.DBHko ikasle batzuk zuhaitzak landatu zituzten bertako berdeguneetan.

Bestalde ikastetxeko diagnostikoan agindutakoa betez, egun hori aprobetxatu genuen eta kartelak jarri genizkien zuhaitz esanguratsuenei beraien izenak adieraziz.

2012/03/08

Azterkosta


Martxoaren 6tik 13ra Ingurumen Sailak antolatutako erakusketa ikusgai egongo da Txindoki egoitzako Liburutegian eta egoitza nagusiko sarreran. Honen bidez kostaldeari lotutako ekosistemen ezagupena bultzatu nahi da.
Irakasleek euren ikasleekin joateko aukera izango dute eta atsedenaldietan ere irekita egongo da joan nahi duenarentzat.

2012/02/16

Erosketa berdea



Joan zen asteazkenean, otsailaren 8an, erosketa berdearen inguruko hitzaldia izan genuen Txindoki egoitzan . Ekintza hori EA21eko programaren barruan antolatu da eta bertan azaldu ziguten zer den erosketa berdea eta horretarako erosterakoan kontuan izan behar ditugun irizpideak:



·        Beharrezkoa dena soilik erosi.
·        Erosterakoan produktuen ekoetiketei begiratu eta ingurumena gutxien kaltetzen dutenak erosi.
·        Berrerabilpena ere baloratu.
·        Hondakinak egoki kudeatu (birziklatu).
Saio honetan eta modu praktikoan ikastetxeko ohiko erosketaren inguruan hainbat produktu aztertu genituen, hauen ekoetiketak behatuz. Aztertutako materialak hauexek: papera eta eskola materiala, ekipo informatikoak, garbiketa produktuak eta elikagaiak

Azalpena arina eta  interesgarria izan zen. Ea hurrengo batean jarraipena ematen diogun.

 

Genero eta migrazioak: erakusketa

Beasaingo Udalak eta  Bakerako Lankidetza Batzarrak, Gobernuz kanpoko erakundea, antolatutako erakusketa baten bidez  2. batxilergoko ikasle guztiek errefuxiatuen, migrazioen eta emakumearen egoeraren inguruko zenbait azalpen jaso dituzte aste honetan.

Istripuen prebentzioari buruzko hitzaldia.


Urtarrilaren 25ean eta 26an Bizkarrezur-muinaren kaltetuen elkarteak (AESLEME)
 1. batxilergoko ikasleei Istripuen prebentzioa lantzeko hitzaldia eman zien. Bertan istripuen ondorio larriak aurkeztu zizkieten eta, batez ere, segurtasun neurri guztien garrantzia azpimarratu zuten.