Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/02/25

Eskola Agenda 21

Eskola Agenda 21 proiektuan, aurtengoan BIOANIZTASUNAren gaia landuko dugu.

Ikastetxeko egoitza bakoitzeko Ingurumen batzordeak biltzen hasi gara, eta,jada, talde guztietako ikasle ordezkariak izendatu dira. Era berean,  irakasleek ere badituzte beren ordezkariak eta denon artean saiatuko gara proiektua garatzen.
 Orain arte egindako jarduerak honako hauek dira:
·        Ikastetxe guztien koordinatzaileen arteko bilerak.
·        Informazio eta sentsibilizazio saioak ikasle eta irakasleekin:
Ikasturte hasieran Ingurugelako Edurne Huesak bioaniztasunari buruzko hitzaldia eman zion klaustroari.
Bioaniztasunaren inguruko galdetegia hiru egoitzetako ikasleei pasatu zaie.
·        Irakasleen arteko koordinazioa, gai hau ikasgai desberdinetan lantzeko
·        Web orrian atal berezi bat dago informazioa eskegitzeko
·        Irailaren 17an autorik gabeko eguna antolatu zen
·        Ikastetxeko bioaniztasunaren diagnostikoa  burutu dugu eta konpromezuak eta proposamenak  adostu ondoren ekintza plana martxan jarri da. Horretaz aparte diagnostikoaren memoria laburra prestatu dugu egin duguna azaltzeko eta bide batez  ikastetxeko berdeguneetan dauden zuhaitz esanguratsuenak ezagutzera emateko.Hemen duzue Txindoki egoitzan identifikatutako zuhaitz batzuekin egindako aurkezpena.
·        Kulturen aniztasuna ere lantzeko asmotan 2010eko abenduaren 22an Jose Ramon Agirre “Marron” mendizale ataundarra, Txindoki Egoitzan izan  zen “Dolpo-Nepal Biziaren muturrean” ikusentzunezkoa aurkezten. Ikasleek eta irakasleek interes handiarekin jarraitu zuten.
·        2011ko apirilaren 14ean ikastetxeko bi talde inguruko erreka batera espezie inbaditzaileak aztertzera joango dira Aranzadiko aditu batek lagunduta.
·        Herriko diagnostikoa egiten ere  parte hartuko dugu eta hori martxoan burutuko dugu. Horren berri  aurrerago izango duzue.




2011/02/16

INGURUMENA TXINDOKI EGOITZAN

   Institutuan ingurumenaren inguruko hainbat proiektutan ari dira. Eskola Agenda 21ekoa egoitza guztietan lantzen ari da eta ISO 14001-EMAS-ekoa, berriz, Txindoki egoitzan bakarrik. Azken hau garatzeko urtero, helburu batzuk finkatuz eta hauek lortzeko zereginak zehaztuz, programa bat diseinatzen da. Jarraipena hiru hilean behin egiten da eta datuak guztion eskura jartzen ditugu. Hona hemen, azaroko berrikuspenaren emaitzak:

 

 

Honetaz gain, urtero urria aldera AENOR-ek auditoretza eta martxan dugun sistema osoaren berrikuspena egiten digu eta ikastetxeko datu esanguratsuenak biltzen dituen dokumentu publikoa -Ingurumen deklarazioa-
 prestatzen dugu.

Hurrengo grafikoetan- jarraian ikusgai- ikasturte hasieratik hona  zenbait adierazle garrantzitsuren inguruko datuak azaltzen dira: ur kontsumoa, elektrizitatea (abenduko datua falta da), paperaren kontsumoa eta gasolioarena. Gogoan izan hau guztia kontrolatzeko ikastetxean ingurumen praktika egokiak ezarrita daudela. Animo!

2011/02/14

Loinazpe egoitzako DBH3ko ikasleak eskiatzen










Joan den ostiralean, otsailaren 11n, Loinazpe egoitzako DBH3ko ikasleak Errioxako Valdezcaray eski estazioan izan ziren eguna igarotzen. Eguraldi ederra izan zuten eta ederki pasa zuten, zorigaitzezko istripua izan arren. Gure ikasleetako batek besoa hautsi zuen, zutabe baten kontra.
IKUS ARGAZKI GUZTIAK

2011/02/08

Loinazpe egoitzako DBH4ko ikasleak MIHILUZE saioan

Joan den ostegunean, otsailak 3, Loinazpe egoitzako DBHko A,B,C taldeetako ikasleak Donostiako Miramon auzoan izan ziren EITBren MIHILUZE programan, ikasketa bidaiarako dirua lortzearren.










El pasado jueves, 3 de febrero, el alumnado de los grupos A,B,C de 4º de ESO de Loinazpe participó en el programa MIHILUZE de EITB con el fin de recaudar dinero para el viaje de fin de curso.

Loinazpe egoitzako DBH4ko ikasleak Donostiako Epaitegian

Loinazpeko 4. DBHko ikasleek Donostiako Auzitegi Jauregia bisitatu dute otsailaren 2an justizia sistema nola funtzionatzen duen ezagutzeko asmoz. Han teknikari batek sistemari buruz hainbat azalpen eman zituen, epaiketa bat zuzenean ikusi zuten eta zerbitzu forensea ezagutzeko aukera izan zuten.
Los alumnos/as de 4 de la E.S.O. de Loinazpe han visitado el 2 de febrero El Palacio de Justicia de Donostia con el fin de conocer el funcionamiento del sistema judicial. Allí han tenido ocasión de escuchar las explicaciones de un técnico sobre el sistema, asistir a un juicio en directo y conocer el servicio forense.

2011/02/07

ESKOLA JASANGARRIAREN BANDERA

Gogoratuko duzuen bezala, joan den abenduan ESKOLA JASANGARRIAREN
ziurtagiria jaso genuen. Horren adierazgarri den bandera Txindoki
egoitzako patioan jarri dugu.
Bandera honek institutuak ingurumenaren alde hartutako konpromezua
gogoraraziko digu.

2011/02/04

Unibertsitaterako orientazio jardunaldiak

2. BATXILERGOA: UNIBERTSITATERAKO ORIENTAZIO JARDUNALDIAK

Bukatu dira unibertsitateko ibilbidea egin nahi duten ikasleentzako
antolatu diren orientaziorako saioak.
Hitzaldi guztiak Txindoki egoitzan burutu dira, ikasleak eta beraien
familiak bertaratu dira bakoitzaren interesaren arabera.
Aurten eskaintza zabala izan da, azaroan eta abenduan egin ziren saio
orokorrez gain, urtarrilean unibertsitate eta fakultate ezberdinen
informazioa jasotzeko aukera izan da.
Gure inguruko unibertsitate pribatuak izan ditugu Txindokin, baita EHUko
zenbait fakultate. Gradu ugaritako irakasleak izan ditugu gure artean,
Irakasle eskola, Enpresa ikasketak, Zientzietakoak, Eskola Politeknikoa,
Letren fakultateko irakasleak, Arte Ederretakoak…
Guraso eta ikasleek aukera izan dute bai ikasketen ikuspegi orokorra
ezagutzeko, baita ere duda zehatzak argitzeko.
Jardunaldi hauek arrakastatsuak izan dira eta unibertsitateko aukera
ezberdinen berri izateko balio izan dute.

INTERVIEW WITH MATTHEW

Matthew Dickie, born in Newcastle in 1990, has been our English language
assistant since school started last September. We have asked him a few
questions to get to know him a bit better.
1.Describe yourself in three words. Fantastic, optimistic and English.
2.What languages do you speak? I speak English, Spanish and French.
3.Why did you choose to come to the Basque Country? I wanted to choose
something different and I also wanted to know a place that I had never
been to.
4.What is the thing you like best about the Basque Country? The food!
5.Is daily life very different in England to the Basque Country? A lot of
things are different, but mostly the people because the English are more
serious. Schools are very different too, for example students have to wear
a uniform.
6.Which is the tastiest meal that you have tried here? I tried a salad "La
Agitada" in a bar in Donosti called A Fuego Negro.
7.What do you like doing in your free time? I like to hang out with my
friends, go to the cinema and eat. We tend to speak English and Spanish,
but sometimes it's impossible to understand each other.
8.What places would you like to visit? I want to go to the festivals and
I'm looking forward to Tolosa's fancy dressing festival.
9.How would you describe the Basque personality in only three words?
Friendly, cool and alternative . (He likes us, he said…)
10.Do you prefer Basque girls rather than English girls? Basque girls,
because I think English girls can be snobbish.
11.Which is your secret ambition? I want to be the king of the world.
12.If you could be a different person for a day, who would you be? I would
like to be George Clooney.
13.Which would be your strangest experience? There are too many. It's
difficult to choose…
14.Beach or mountain? Beach.
15.Summer or winter? Summer.
16.Blond or dark-haired? Both
Amaia Alvarez, Paula Duque, Mikel Etxeberria Garcia, Karolina Janicka,
Amaia Orbegozo,
Laida Ormazabal, Laida Pino and Elena Zubiria.