Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/09/15

Europako mugikortasunaren astea: irailaren 16tik 22ra

Aurten ere Europako Mugikortasun Astea egingo da, goiburu hau hartuta: Mugi zaitez eraginkortasunez: hobetu zure mugikortasuna!. Aurtengoan, herritarrei gonbita egiten zaie, ibilgailu pribatuaren ordez, beste garraiobide sostengagarri eta eraginkorrago batzuk erabil ditzaten. Horregatik, aste horretan Europako hiri guztiek hainbat jarduera egingo dute, ondorengo hau gogoan izan dezagun: hiri barruko joan etorriak egiteko, garraio publikoa edo txirrindua erabiltzen baditugu, edo besterik gabe oinez egiten baditugu, oso nabarmen lagunduko dugula airearen kalitatea hobetzen, hotsa eta CO2 isuriak murrizten, eta hiri ingurunea osasuntsuago, seguruago eta atseginago egiten.
Beasain Institutuak ere  bat  egiten du aste honetako helburuekin eta animatzen ditu bertako ikasle, irakasle, irakasle ez diren langileak eta gurasoak aholku horiek betetzera.

2011/09/02

Beasaingo film laburren lehiaketan Loinazpekoak irabazle

Beasaingo Film Laburren Lehiaketako sari banaketaren aitzakian, txiki geratu zen Bideluze plaza ostiral gauean. Plaza gainezka zela egin zuten sari banaketa. Gazteen mailan Loinazpeko ikasleek egindako lanak izan ziren epaimahikoen gustukoenak, lehen hiru sariak beraiek eskuratu baitzituzten Mundua kolore, Oroitzapen Nahasiak eta Allau al da apopiloa lanekin.  Ikusleei, La Salle ikastetxeko ikasleek egindako A zer parea lana gustatu zitzaien gehien, eta haiek jaso zuten ikusleen saria.
Helduen mailan Eneko Botanak jaso zuen sari nagusia, La puisansee d’temps lanarekin. Bigarren saria Leire Villarentzat izan zen, Ikusi-makusi pelikularengatik, eta hirugarrena eta ikusleen saria Alex Silvarentzat, Eta amama? lanarengatik.
Hurrengo urtean berriz
Antolatzaileek azaldu dutenez, «arrakasta handia» izan du lehiaketak aurten, eta babesleak ere oso gustura geratu dira: «Ez dugu zehatz kontatu, baina, 400 ikusle inguru elkartuko ziren sari banaketa ikustera». Hala, hurrengo urtean ere lehiaketa antolatzeko asmoa dutela aurreratu dute.
Momentuz, aurten lehiaketara aurkeztu dituzten hainbat lan, lehiaketako  webgunean jarriko dituzte ikusgai, jendeak ideiak hartu eta hurrengo urterako pelikulak prestatzen hasteko.
Ikus HITZAKO artikulu osoa

BEASAINGO FILM LABURREN LEHIAKETAN SARITUTAKO BIDEOAK

LEHEN SARIA


 BIGARREN SARIA


 HIRUGARREN SARIA


 SARITU GABEA


 SARITU GABEA