Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/12/23

Orientazio Jardunaldiak: Orcasitas jaunaren hitzaldia

Ikastetxeak antolatzen duen “Orientazio Jardunaldiak”  kanpainaren barruan,   Jose Manuel ORCASITAS jauna- Irizar Koop. Elkartearen Kontseilu Errektoreak Irizarreko Zuzendari Orokor izendatu berri  duena- etorri zen abenduaren 21ean Beasain BHI-ko Txindoki egoitzara.

IRIZAR kooperatibari  buruzko informazio interesgarria eskaini zigun, eta horrekin batera, gaur egun enpresek eskatzen duten lankideen profila ezagutzeko   aukera polita izan genuen.

Lan merkatuari begira, lan- elkarrizketetan duen esperientziak eman dion eskarmentua kontua izanik, bere ustez, lan mundura jauzia egina nahi duen edonork hurrengo ezaugarriak izan beharko lituzke: formazioa ( gutxienez Goi Mailako Zikloa), hizkuntzak (ezinbestekoa ingelesa),  iniziatiba edo ekimena, erantzukizuna, talde-lanean aritzeko gaitasuna, lanerako jarrera ona eta heldutasuna . Atzerrian ikastea, bizitzea, izandako bizikizunak eta esperientziak lagungarri dira ikasleak ezaugarri hauek guztiak lor ditzan .
Hitzaldi interesgarria izan zen; eguneroko lanean eta esperientzian oinarriturik azpimarratu zituen ideiek ikasleen norabidea zehazteko balio izan zuten. Eskerrak, beraz, Orcasitas jaunari emandako hitzaldiagatik.

BIOANIZTASUNAREN GAINEKO HITZALDIA TXINDOKIN

Abenduaren 23an “Goierriko biodibertsitatea nola hobetu” hitzaldia izan  genuen Areto Nagusian. Hizlaria Mikel Olano basozaina eta Aranzadiko kidea izan zen.
Hitzaldian Goierri inguruko habitat ezberdinak, horien arriskuak eta hauetako biodibertsitatea hobetzeko zer neurri hartu behar diren aipatu zituen.
Bestalde inguru hauetan dauden bizidunen argazkiak erakutsi zizkigun eta zenbait hegaztiren soinuak entzuteko aukera izan genuen.
Oso interesgarria izan zen eta uste dugu natura zaletasuna pizteko balio izan duela.

2011/12/07

Fisikako Nobel saridunekin solasean

Abenduaren 2an, aurreko urteetan bezala, Donostia International Physics Center-ek (DIPC-k) Donostiako Eureka! zientzia museoan  puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako irakasle eta ikasleen arteko topaketa antolatu zuen. Bertara ikastetxeko batxilergoko hiru ikasle eta irakasle bat joan ginen.
Topaketaren helburu nagusia, zientzia eta teknologia ikasketetarako bokazioak bultzatzea izan zen, ikasle gazteak ezagutzarekiko grina beregana zezaten.
Topaketak aurreko urteetako kongresuetan egindako topaketen eredua jarraitu zuen, non ikasleek haien galderak eta zalantzak puntako ikerlariekin eztabaidatzeko aukera izan zuten. Ikertzaile gonbidatuek, Claude Cohen-Tannoudji-k (Fisikako Nobel Saritua 1997), Albert Fert-ek (Fisikako Nobel Saritua 2007) eta Juan Ignacio Cirac-ek (Asturiasko Printzea Saria 2006), zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko grinari buruz hitz egin zuten eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzun zizkieten ikasleei.

2011/12/06

MGZko irteera Iruñeko planetariora



MGZ (Mundu Garaikiderako Zientziak) ikasgaiak antolatuta, abenduaren 1ean, Batxilergoko lehenengo mailako eta ZIG-eko ikasle guztiak Iruñeko Planetarioan izan dira.  Bertan unibertsoaren sorrera eta eboluzioa, eta espezieen eboluzioari buruzko ikus-entzunezko zoragarria ikusi dute. Ondoren, gau horretan zeruan ikusgai diren konstelazioak eta planetak ikasi dituzte.