Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/04/11

EA21 Herriko diagnostikoa

Bioaniztasuna gaiaren inguruan ikasleek hainbat ekintza burutu dituzte eta horietatik ateratako ondorioetatik, konpromiso batzuk hartu eta proposamen batzuk egiten dizkiote udalari. Hauen bateratzea eskolarteko foroan  Beasaingo beste ikastetxetako ikasleekin egin zuten , martxoak 29an eta Apirilak 12an Udal audientzian azalduko dizkiote, alkateari eta harren bidez udalari.

Aurtengo konpromisoak hurrengoak dira:
  • Errekara zaborrak ez botatzea
  • Landaretza eta fauna errespetatzea
  • Espazio garbiak mantentzeko baliabideak erabiltzea
  • Hiri-altzariak errespetatzea
Udalari zuzenduriko proposamenak dira:
  • Erreka eta honen ingurua garbitu
  • Ez sartu bertakoak ez diren espezieak
  • Berdeguneak garbiagoak izateko beharrezkoak diren tresnak eta ekipamendua jartzea
  • Bioaniztazunaren garrantzia baloratzea, horretarako kanpainak egiten.


Argazki gehiago ikusteko: