Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2012/11/27

MGZko irteera Iruñeko planetariora






MGZ (Mundu Garaikiderako Zientziak) ikasgaiak antolatuta, azaroaren 26an, Batxilergoko lehenengo mailako ikasle guztiak Iruñeko Planetarioan izan dira.  Bertan unibertsoaren sorrera eta eboluzioa, eta espezieen eboluzioari buruzko ikus-entzunezko zoragarria ikusi dute. Ondoren, gau horretan zeruan ikusgai diren konstelazioak eta planetak ikasi dituzte.




2012/11/24

Biologia-Geologia irteera Arantzazura

Urriaren 22an eta azaroaren 5ean 4 DBH-ko ikasleak modelatu karstikoa aztertzeko irteera egin genuen.

     Goizeko bederatzietan Oinatira ailegatu ginen eta Natur Eskolan karst inguruko diaporama bat ikusi genuen. Hamarretakoa egin ondoren, Arantzazura autobusez abiatu ginen eta orduan hasi ginen ibilaldia. Ibaira jaitsi eta lurpeko uren sorgune izugarriak ikusi genituen.


Eguraldi euritsua zela eta, urriaren 22an ezin izan genuen kobazulora sartu, baina abenduko 5ean Harrikrutz kobazuloa bisitatu genuen eta barnetik doan ibaia ikusi genuen eta urarekin batera sartutako apo batzuk kanpora atera genituen.

 Irteera hau gure inguruko kareharrizko mendien egiturak hobeto ezagutzeko oso baliagarria izan da.




Argazki hauek Eneko Marcosek ateratakoak dira.