Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/06/16

Biologia Olinpiadetan 1. saria Laura Fernandezentzat

Aurreko ostiralean, UPV/EHUren Abandoibarrako (Bilbo) Mitxelena auditorioan, Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimikako 2011ko Euskal Olinpiadetan parte hartu dutenei esker ona emateko ekitaldia izango zen, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatuta. Aurten, hiru lurraldeetako Batxilergoko hamasei ikasle izan dira urtero antolatzen diren zientzia olinpiada autonomikoetako garaileak.

Olinpiada hauen helburua egungo mundu teknologikoan hain garrantzitsuak diren arlo horietan gazteek jasotzen duten prestakuntza zientifikoa eta horiekiko duten interesa sustatzea da. Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimikako 2011ko Euskal Olinpiadetan 68 euskal ikastetxetako 191 ikaslek parte hartu dute.
Garaileei sariak banatzeaz gain, Zientzia eta Teknologia Fakultateak esker diplomak emango zizkien probetan parte hartu duten ia 200 ikasleei, baita beren prestatzaileei eta esku hartu duten 68 euskal ikastetxeei ere.
GARAILEEN ZERRENDA
 Biologiako Olinpiadak
1-      Laura Fernández Jubín – Beasain BHI (Beasain)
2-    Alvaro López Janeiro – St. Patrick’s English School (Donostia)
3-      Lara Lombardero Gutiérrez – La Salle ikastetxea (Bilbo)

2011/06/14

Ibaialde aldizkaria jaio da

A-21 proiektuaren barruan gure ikasleek hainbat ekintzetan parte hartu dute, horietako bat izanik Oria ibaiaren azterketa. Kurtsoan zehar ikerketa eta neurketa desberdinak egin dituzte eta orain iritsi da garaia haien ekintzen berri emateko eta horretarako aldizkari bat prestatu dute: Ibaialde. Aldizkari hau eskuragarri izango da gure web orritik.
Ikerketa hauek ibaiaren egoeraren berri emango digute eta horregatik pentsatzen dugu jendearen sentsibilitatea pizteko ingurumen gaien inguruan erabilgarria izan daitekeela. 


Aldizkaria ikusteko: Ibaialde .

Batxilergoko Aparteko Sariak

Ekainaren 6an Lakuan egoteko aukera izan genuen. Sarien banaketak beti dira atseginak baina kasu honetan gehiago gure ikasle ohi batek, Jone Beldarrain-ek, bere saria jaso zuelako.

Sari hauek urtero banatzen dira eta horretarako ikasleek izan behar dute gutxienez 8.75eko bataz besteko nota haien espedientean. Nahi dutenek aukera dute sari hauetan aurkezteko eta azterketa bat egiten dute (hizkuntzak eta haien aukerako bi ikasgai). Hamabost onenek diploma eta saria eskuratzen dute.

Hemendik Jone berriro zoriondu nahi dugu eta, bide batez, aprobetxatu nahi dugu ere aurtengo ikasleak animatzeko lehiaketa honetan parte hartzeko.

2011/06/09

Matematika Olinpiadetan 3.saria

Matematika Olinpiadetan 3. saria  lortu du Loinazpe egoitzako  DBH2ko Maialen Goñik. Hau dela eta, udan Inglaterran ingelesa ikasteko ikastaroa irabazi sari modura. Zorionak!!!



Coca-cola literatur lehiaketan saridunak

Ikasturte honetan ere Beasain Institutuko Loinazpe egoitzako 3 ikaslek lortu dute  Coca- Cola  lehiaketan  saria. Ikasleak, Aritz Murua,  Iraia Insausti eta Iratxe Irigoien izan dira, seigarren, bostgarren eta laugarren sariak lortu dituztelarik hurrenez hurren.
Sariak jasotzen Bilboko Euskalduna Jauregian izan ginen.


Ohorezko matrikulak 2010 banatu dira

Ekainaren 1ean ikasturte honetan espediente hoberena izan duten ikasleei ohorezko matrikulak banatu zitzaizkien. Aurten bederatzi emateko aukera izan dugu. Bederatzi, besterik ez, kandidatu ugari zegoelako: aipamen hau ematen zaie kurtsoko batez besteko nota bederatzi edo gehiago izan dutenei. Ikasle asko zegoen baldintza hauetan baina zoritxarrez kopuru mugatu bat dago emateko (matrikulaturiko ikasleen arabera) eta erabakitzeko aurreko urteko notak hartu behar izan dugu kontutan eta, azkenekoen kasuan, zozketen bidez erabaki dira, denak egoera berdinean zeudelako. Hemendik gure zorionik beroena guztiei, bai eskuratu dutenei baina baita lehia horretan sartuta egon diren guztiei.

2011/06/07

Gure antzerki taldearen arrakasta

Bagenekien Beasain institutuko taldeko partaideek haien energia guztia jartzen dutela egiten dituzten gauzetan, baina aurten izandako arrakasta espero genuena baino askoz handiagoa izan da.

Maiatzaren erdi aldean jakin genuen Coca Cola enpresak antolaturiko Buero Vallejo antzerki lehiaketan EAEko saria irabazi zutela. Honek ematen zien aukera estatu mailan egiten den lehiaketan parte hartzeko. Hau egiteko haien obra Bodas de Sangre berriz antzeztu behar zuten grabatuak izateko era profesional batean. Honen justifikazioa erraza da: era honetan lehiaketa nazionalean parte hartuko duten antzerki talde guztien lana baldintza berdinetan grabatzen da.

Hilearen bukaeran egin behar zuten haien antzezlana berriro. Nerbioak lehenengo egunean baino agian gehiago ziren: azterketen garaian ez zen denbora gehiegi izan gauzak errepasatzeko baina era guztietan ez zuten haien animoa galdu.

Emanaldi horren amaieran Coca Cola-ko ordezkari batek sariak eman zizkien erkidego autonomoko garaileak bezalaxe. Gainera taldeko ikasle batek, Elena Zubiriak, aipamen berezia izan zuen bere interpretazioagatik.

Eta horrela daude gauzak momentuz. Espero dugu laster beste artikulu bat idatzi behar izatea haien arrakasta berriaren berri emateko.

Argazkiak

Slide aurkezpena