Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2012/03/26

Gure antzerki taldea komunikabidetan

‘Uda gau bateko ametsa’ antzezlana egingo dute gaur institutuko ikasleek

2012/03/23
Nork 
Beasain Institutuko antzerki tailerreko ikasleek, Uda gau bateko ametsa antzezlana egingo dute gaur, bi saiotan. Jendaurreko emanaldia, 19:00etan izango da, Usurbe antzokian. Aurretik, ordea, Batxilergoko 1. mailako ikasleei eta jubilatuei zuzendutako saioa egingo dute, 11:00etan. Sarrerak antzezlana hasi aurretik erosi ahal izango dira Usurbe antzokiko lehiatilan, 5 euroan.
Rosa Rojo irakaslearen zuzendaritzapean, institutuko antzerki tailerrean parte hartzen duten hamasei ikasle igoko dira Usurbe antzokiko oholtzara. Atzean, ordea, beste hamabost laguneko lantaldea dute, arlo teknikoaz arduratu eta xehetasun guztiak prestatzeko.
Literaturaren klasiko bat
Uda gau bateko ametsa, William Shakespeare idazle britainiarraren obra ezagunean oinarritutako antzezlana da. Literaturaren klasiko handietako bat da, XVI. mendearen bukaeran idatzitakoa, eta komedia erromantikoaren generoa lantzen duena.

2012/03/14

ZUMAIAko FLYSCH-a

Martxoaren 9an 1. batxilergoko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin genuen Zumaiako fllysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.

Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.

Bestalde, marea biziak zirenez eta itsas behera zegoenean izan ginenez,   marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, itsas-izarrak, aktiniak, anemonak, ofiurak, holoturiak, karramarroak…

Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio izan zuen.

Eguraldia ere primerakoa egin zuenez, egun polita pasa genuen.

2012/03/09

ZUHAITZ EGUNA BEASAINGO INSTITUTUAN

Martxoak 2 an zuhaitz eguna ospatu genuen.

Txindoki egoitzako Ingurumen batzordeko ikasle eta 1. mailako biologiakoek eta Loinazpeko 3.DBHko ikasle batzuk zuhaitzak landatu zituzten bertako berdeguneetan.

Bestalde ikastetxeko diagnostikoan agindutakoa betez, egun hori aprobetxatu genuen eta kartelak jarri genizkien zuhaitz esanguratsuenei beraien izenak adieraziz.

2012/03/08

Azterkosta


Martxoaren 6tik 13ra Ingurumen Sailak antolatutako erakusketa ikusgai egongo da Txindoki egoitzako Liburutegian eta egoitza nagusiko sarreran. Honen bidez kostaldeari lotutako ekosistemen ezagupena bultzatu nahi da.
Irakasleek euren ikasleekin joateko aukera izango dute eta atsedenaldietan ere irekita egongo da joan nahi duenarentzat.