Beasain Institutuak ere bat egiten du aste honetako helburuekin eta animatzen ditu bertako ikasle, irakasle, irakasle ez diren langileak eta gurasoak aholku horiek betetzera.
Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!
MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...
marrua@beasainip.net
2011/09/15
Europako mugikortasunaren astea: irailaren 16tik 22ra
2011/09/02
Beasaingo film laburren lehiaketan Loinazpekoak irabazle
Beasaingo Film Laburren Lehiaketako sari banaketaren aitzakian, txiki geratu zen Bideluze plaza ostiral gauean. Plaza gainezka zela egin zuten sari banaketa. Gazteen mailan Loinazpeko ikasleek egindako lanak izan ziren epaimahikoen gustukoenak, lehen hiru sariak beraiek eskuratu baitzituzten Mundua kolore, Oroitzapen Nahasiak eta Allau al da apopiloa lanekin. Ikusleei, La Salle ikastetxeko ikasleek egindako A zer parea lana gustatu zitzaien gehien, eta haiek jaso zuten ikusleen saria.
Helduen mailan Eneko Botanak jaso zuen sari nagusia, La puisansee d’temps lanarekin. Bigarren saria Leire Villarentzat izan zen, Ikusi-makusi pelikularengatik, eta hirugarrena eta ikusleen saria Alex Silvarentzat, Eta amama? lanarengatik.
Hurrengo urtean berriz
Antolatzaileek azaldu dutenez, «arrakasta handia» izan du lehiaketak aurten, eta babesleak ere oso gustura geratu dira: «Ez dugu zehatz kontatu, baina, 400 ikusle inguru elkartuko ziren sari banaketa ikustera». Hala, hurrengo urtean ere lehiaketa antolatzeko asmoa dutela aurreratu dute.
Momentuz, aurten lehiaketara aurkeztu dituzten hainbat lan, lehiaketako webgunean jarriko dituzte ikusgai, jendeak ideiak hartu eta hurrengo urterako pelikulak prestatzen hasteko.
Ikus HITZAKO artikulu osoaMomentuz, aurten lehiaketara aurkeztu dituzten hainbat lan, lehiaketako webgunean jarriko dituzte ikusgai, jendeak ideiak hartu eta hurrengo urterako pelikulak prestatzen hasteko.
BEASAINGO FILM LABURREN LEHIAKETAN SARITUTAKO BIDEOAK
LEHEN SARIA
BIGARREN SARIA
HIRUGARREN SARIA
SARITU GABEA
SARITU GABEA
Suscribirse a:
Entradas (Atom)