Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net
Mostrando entradas con la etiqueta Latin. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Latin. Mostrar todas las entradas

2012/10/25

Latineko irteera Oiasso museora

2012ko urriaren 2an, latineko ikasleak Irunera joan ginen Oiasso museoa ikustera. Bidaia trenez egin genuen eta estaziotik museorako bidean Irun ikusteko aukera izan genuen.
Erromatar garaiko mapa, bideo eta aztarnen bidez antzinako bizimodua ezagutu genuen. Honen adibide batzuk dira  ikusitako orraziak, bitxiak, txanponak, oihalak...etab. Azaldu zigutenez, aztarna hauek guztiak han egindako indusketetan aurkituak izan dira
Gero “Roma eta Zinea” izeneko  tailerrean parte hartu genuen, Romulo eta Remoren istorioa antzeztuz. Pertsonai askoren paperean sartu ginen: Romulo, Remo, Luperka, Rhea Silvia, Laurentzia..etab. Mugimenduen bidez eta hitz egin gabe antzeztu genuen garai hartako jantziekin. Oso ondo pasatu genuen, eta argazkiak atera zizkiguten
Bukatzeko,  denbora librea izanik, eguraldi ona aprobetxatuz, Irungo kaleetatik ibili ginen.

2011/10/21

Latineko ikasleen irteera Donostiako Epaitegira

2011ko urriaren 17an latineko klasekoak Justizia Jauregira bidaia egin genuen.

Goizean goiz abiatu ginen Donostiara trenez. 9:30ak aldera auzitegira iritsi ginen eta bertan neska batek , hau da, bertako langile batek, ordubeteko hitzaldi batean  justiziaren hainbat arloz jorratu, epaiketa bateko lagunen sailkapena egin eta justizia jauregiaren antolaketa azaldu zizkigun.

Ondoren, epaiketa batzuk ikustera joan ginen lapurretak, errespetu faltak eta antzeko gaiekin loturikoak izan zirenak.

Jarraian, kalabozoak eta mediku forenseen departamentua ikustera joan behar ginen, baina tamalez, ezin izan genituen bisitatu obrak zirela eta.
Azkenik, interesgarria izan zen bisitaren ondoren Beasainera bueltatu ginen.