Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net
Mostrando entradas con la etiqueta Geologia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Geologia. Mostrar todas las entradas

2012/11/24

Biologia-Geologia irteera Arantzazura

Urriaren 22an eta azaroaren 5ean 4 DBH-ko ikasleak modelatu karstikoa aztertzeko irteera egin genuen.

     Goizeko bederatzietan Oinatira ailegatu ginen eta Natur Eskolan karst inguruko diaporama bat ikusi genuen. Hamarretakoa egin ondoren, Arantzazura autobusez abiatu ginen eta orduan hasi ginen ibilaldia. Ibaira jaitsi eta lurpeko uren sorgune izugarriak ikusi genituen.


Eguraldi euritsua zela eta, urriaren 22an ezin izan genuen kobazulora sartu, baina abenduko 5ean Harrikrutz kobazuloa bisitatu genuen eta barnetik doan ibaia ikusi genuen eta urarekin batera sartutako apo batzuk kanpora atera genituen.

 Irteera hau gure inguruko kareharrizko mendien egiturak hobeto ezagutzeko oso baliagarria izan da.




Argazki hauek Eneko Marcosek ateratakoak dira.

2012/03/14

ZUMAIAko FLYSCH-a

Martxoaren 9an 1. batxilergoko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin genuen Zumaiako fllysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.

Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.

Bestalde, marea biziak zirenez eta itsas behera zegoenean izan ginenez,   marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, itsas-izarrak, aktiniak, anemonak, ofiurak, holoturiak, karramarroak…

Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio izan zuen.

Eguraldia ere primerakoa egin zuenez, egun polita pasa genuen.