Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net
Mostrando entradas con la etiqueta Saria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Saria. Mostrar todas las entradas

2011/09/02

Beasaingo film laburren lehiaketan Loinazpekoak irabazle

Beasaingo Film Laburren Lehiaketako sari banaketaren aitzakian, txiki geratu zen Bideluze plaza ostiral gauean. Plaza gainezka zela egin zuten sari banaketa. Gazteen mailan Loinazpeko ikasleek egindako lanak izan ziren epaimahikoen gustukoenak, lehen hiru sariak beraiek eskuratu baitzituzten Mundua kolore, Oroitzapen Nahasiak eta Allau al da apopiloa lanekin.  Ikusleei, La Salle ikastetxeko ikasleek egindako A zer parea lana gustatu zitzaien gehien, eta haiek jaso zuten ikusleen saria.
Helduen mailan Eneko Botanak jaso zuen sari nagusia, La puisansee d’temps lanarekin. Bigarren saria Leire Villarentzat izan zen, Ikusi-makusi pelikularengatik, eta hirugarrena eta ikusleen saria Alex Silvarentzat, Eta amama? lanarengatik.
Hurrengo urtean berriz
Antolatzaileek azaldu dutenez, «arrakasta handia» izan du lehiaketak aurten, eta babesleak ere oso gustura geratu dira: «Ez dugu zehatz kontatu, baina, 400 ikusle inguru elkartuko ziren sari banaketa ikustera». Hala, hurrengo urtean ere lehiaketa antolatzeko asmoa dutela aurreratu dute.
Momentuz, aurten lehiaketara aurkeztu dituzten hainbat lan, lehiaketako  webgunean jarriko dituzte ikusgai, jendeak ideiak hartu eta hurrengo urterako pelikulak prestatzen hasteko.
Ikus HITZAKO artikulu osoa

BEASAINGO FILM LABURREN LEHIAKETAN SARITUTAKO BIDEOAK

LEHEN SARIA


 BIGARREN SARIA


 HIRUGARREN SARIA


 SARITU GABEA


 SARITU GABEA




2011/06/16

Biologia Olinpiadetan 1. saria Laura Fernandezentzat

Aurreko ostiralean, UPV/EHUren Abandoibarrako (Bilbo) Mitxelena auditorioan, Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimikako 2011ko Euskal Olinpiadetan parte hartu dutenei esker ona emateko ekitaldia izango zen, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatuta. Aurten, hiru lurraldeetako Batxilergoko hamasei ikasle izan dira urtero antolatzen diren zientzia olinpiada autonomikoetako garaileak.

Olinpiada hauen helburua egungo mundu teknologikoan hain garrantzitsuak diren arlo horietan gazteek jasotzen duten prestakuntza zientifikoa eta horiekiko duten interesa sustatzea da. Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimikako 2011ko Euskal Olinpiadetan 68 euskal ikastetxetako 191 ikaslek parte hartu dute.
Garaileei sariak banatzeaz gain, Zientzia eta Teknologia Fakultateak esker diplomak emango zizkien probetan parte hartu duten ia 200 ikasleei, baita beren prestatzaileei eta esku hartu duten 68 euskal ikastetxeei ere.
GARAILEEN ZERRENDA
 Biologiako Olinpiadak
1-      Laura Fernández Jubín – Beasain BHI (Beasain)
2-    Alvaro López Janeiro – St. Patrick’s English School (Donostia)
3-      Lara Lombardero Gutiérrez – La Salle ikastetxea (Bilbo)

2011/06/14

Batxilergoko Aparteko Sariak

Ekainaren 6an Lakuan egoteko aukera izan genuen. Sarien banaketak beti dira atseginak baina kasu honetan gehiago gure ikasle ohi batek, Jone Beldarrain-ek, bere saria jaso zuelako.

Sari hauek urtero banatzen dira eta horretarako ikasleek izan behar dute gutxienez 8.75eko bataz besteko nota haien espedientean. Nahi dutenek aukera dute sari hauetan aurkezteko eta azterketa bat egiten dute (hizkuntzak eta haien aukerako bi ikasgai). Hamabost onenek diploma eta saria eskuratzen dute.

Hemendik Jone berriro zoriondu nahi dugu eta, bide batez, aprobetxatu nahi dugu ere aurtengo ikasleak animatzeko lehiaketa honetan parte hartzeko.

2011/06/09

Matematika Olinpiadetan 3.saria

Matematika Olinpiadetan 3. saria  lortu du Loinazpe egoitzako  DBH2ko Maialen Goñik. Hau dela eta, udan Inglaterran ingelesa ikasteko ikastaroa irabazi sari modura. Zorionak!!!



Coca-cola literatur lehiaketan saridunak

Ikasturte honetan ere Beasain Institutuko Loinazpe egoitzako 3 ikaslek lortu dute  Coca- Cola  lehiaketan  saria. Ikasleak, Aritz Murua,  Iraia Insausti eta Iratxe Irigoien izan dira, seigarren, bostgarren eta laugarren sariak lortu dituztelarik hurrenez hurren.
Sariak jasotzen Bilboko Euskalduna Jauregian izan ginen.


Ohorezko matrikulak 2010 banatu dira

Ekainaren 1ean ikasturte honetan espediente hoberena izan duten ikasleei ohorezko matrikulak banatu zitzaizkien. Aurten bederatzi emateko aukera izan dugu. Bederatzi, besterik ez, kandidatu ugari zegoelako: aipamen hau ematen zaie kurtsoko batez besteko nota bederatzi edo gehiago izan dutenei. Ikasle asko zegoen baldintza hauetan baina zoritxarrez kopuru mugatu bat dago emateko (matrikulaturiko ikasleen arabera) eta erabakitzeko aurreko urteko notak hartu behar izan dugu kontutan eta, azkenekoen kasuan, zozketen bidez erabaki dira, denak egoera berdinean zeudelako. Hemendik gure zorionik beroena guztiei, bai eskuratu dutenei baina baita lehia horretan sartuta egon diren guztiei.