Ikastetxeak antolatzen duen “Orientazio Jardunaldiak” kanpainaren barruan, Jose Manuel ORCASITAS jauna- Irizar Koop. Elkartearen Kontseilu Errektoreak Irizarreko Zuzendari Orokor izendatu berri duena- etorri zen abenduaren 21ean Beasain BHI-ko Txindoki egoitzara.
IRIZAR kooperatibari buruzko informazio interesgarria eskaini zigun, eta horrekin batera, gaur egun enpresek eskatzen duten lankideen profila ezagutzeko aukera polita izan genuen.
Lan merkatuari begira, lan- elkarrizketetan duen esperientziak eman dion eskarmentua kontua izanik, bere ustez, lan mundura jauzia egina nahi duen edonork hurrengo ezaugarriak izan beharko lituzke: formazioa ( gutxienez Goi Mailako Zikloa), hizkuntzak (ezinbestekoa ingelesa), iniziatiba edo ekimena, erantzukizuna, talde-lanean aritzeko gaitasuna, lanerako jarrera ona eta heldutasuna . Atzerrian ikastea, bizitzea, izandako bizikizunak eta esperientziak lagungarri dira ikasleak ezaugarri hauek guztiak lor ditzan .
Hitzaldi interesgarria izan zen; eguneroko lanean eta esperientzian oinarriturik azpimarratu zituen ideiek ikasleen norabidea zehazteko balio izan zuten. Eskerrak, beraz, Orcasitas jaunari emandako hitzaldiagatik.