Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net
Mostrando entradas con la etiqueta txarlak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta txarlak. Mostrar todas las entradas

2011/12/23

Orientazio Jardunaldiak: Orcasitas jaunaren hitzaldia

Ikastetxeak antolatzen duen “Orientazio Jardunaldiak”  kanpainaren barruan,   Jose Manuel ORCASITAS jauna- Irizar Koop. Elkartearen Kontseilu Errektoreak Irizarreko Zuzendari Orokor izendatu berri  duena- etorri zen abenduaren 21ean Beasain BHI-ko Txindoki egoitzara.

IRIZAR kooperatibari  buruzko informazio interesgarria eskaini zigun, eta horrekin batera, gaur egun enpresek eskatzen duten lankideen profila ezagutzeko   aukera polita izan genuen.

Lan merkatuari begira, lan- elkarrizketetan duen esperientziak eman dion eskarmentua kontua izanik, bere ustez, lan mundura jauzia egina nahi duen edonork hurrengo ezaugarriak izan beharko lituzke: formazioa ( gutxienez Goi Mailako Zikloa), hizkuntzak (ezinbestekoa ingelesa),  iniziatiba edo ekimena, erantzukizuna, talde-lanean aritzeko gaitasuna, lanerako jarrera ona eta heldutasuna . Atzerrian ikastea, bizitzea, izandako bizikizunak eta esperientziak lagungarri dira ikasleak ezaugarri hauek guztiak lor ditzan .
Hitzaldi interesgarria izan zen; eguneroko lanean eta esperientzian oinarriturik azpimarratu zituen ideiek ikasleen norabidea zehazteko balio izan zuten. Eskerrak, beraz, Orcasitas jaunari emandako hitzaldiagatik.

BIOANIZTASUNAREN GAINEKO HITZALDIA TXINDOKIN

Abenduaren 23an “Goierriko biodibertsitatea nola hobetu” hitzaldia izan  genuen Areto Nagusian. Hizlaria Mikel Olano basozaina eta Aranzadiko kidea izan zen.
Hitzaldian Goierri inguruko habitat ezberdinak, horien arriskuak eta hauetako biodibertsitatea hobetzeko zer neurri hartu behar diren aipatu zituen.
Bestalde inguru hauetan dauden bizidunen argazkiak erakutsi zizkigun eta zenbait hegaztiren soinuak entzuteko aukera izan genuen.
Oso interesgarria izan zen eta uste dugu natura zaletasuna pizteko balio izan duela.