Martxoak 2 an zuhaitz eguna ospatu genuen.
Txindoki egoitzako Ingurumen batzordeko ikasle eta 1. mailako biologiakoek eta Loinazpeko 3.DBHko ikasle batzuk zuhaitzak landatu zituzten bertako berdeguneetan.
Bestalde ikastetxeko diagnostikoan agindutakoa betez, egun hori aprobetxatu genuen eta kartelak jarri genizkien zuhaitz esanguratsuenei beraien izenak adieraziz.
Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!
MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...
marrua@beasainip.net
Mostrando entradas con la etiqueta Agenda21. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Agenda21. Mostrar todas las entradas
2012/03/09
2012/03/08
Azterkosta
Martxoaren 6tik 13ra Ingurumen Sailak antolatutako erakusketa ikusgai egongo da Txindoki egoitzako Liburutegian eta egoitza nagusiko sarreran. Honen bidez kostaldeari lotutako ekosistemen ezagupena bultzatu nahi da.
Irakasleek euren ikasleekin joateko aukera izango dute eta atsedenaldietan ere irekita egongo da joan nahi duenarentzat.
2012/02/16
Erosketa berdea
Saio honetan eta modu praktikoan ikastetxeko ohiko erosketaren inguruan hainbat produktu aztertu genituen, hauen ekoetiketak behatuz. Aztertutako materialak hauexek: papera eta eskola materiala, ekipo informatikoak, garbiketa produktuak eta elikagaiak
Azalpena arina eta interesgarria izan zen. Ea hurrengo batean jarraipena ematen diogun.
2011/12/23
BIOANIZTASUNAREN GAINEKO HITZALDIA TXINDOKIN
Hitzaldian Goierri inguruko habitat ezberdinak, horien arriskuak eta hauetako biodibertsitatea hobetzeko zer neurri hartu behar diren aipatu zituen.
Bestalde inguru hauetan dauden bizidunen argazkiak erakutsi zizkigun eta zenbait hegaztiren soinuak entzuteko aukera izan genuen.
Oso interesgarria izan zen eta uste dugu natura zaletasuna pizteko balio izan duela.
2011/09/15
Europako mugikortasunaren astea: irailaren 16tik 22ra
Beasain Institutuak ere bat egiten du aste honetako helburuekin eta animatzen ditu bertako ikasle, irakasle, irakasle ez diren langileak eta gurasoak aholku horiek betetzera.
2011/06/14
Ibaialde aldizkaria jaio da
Ikerketa hauek ibaiaren egoeraren berri emango digute eta horregatik pentsatzen dugu jendearen sentsibilitatea pizteko ingurumen gaien inguruan erabilgarria izan daitekeela.
Aldizkaria ikusteko: Ibaialde .
Aldizkaria ikusteko: Ibaialde .
2011/04/11
EA21 Herriko diagnostikoa
Bioaniztasuna gaiaren inguruan ikasleek hainbat ekintza burutu dituzte eta horietatik ateratako ondorioetatik, konpromiso batzuk hartu eta proposamen batzuk egiten dizkiote udalari. Hauen bateratzea eskolarteko foroan Beasaingo beste ikastetxetako ikasleekin egin zuten , martxoak 29an eta Apirilak 12an Udal audientzian azalduko dizkiote, alkateari eta harren bidez udalari.
- Errekara zaborrak ez botatzea
- Landaretza eta fauna errespetatzea
- Espazio garbiak mantentzeko baliabideak erabiltzea
- Hiri-altzariak errespetatzea
Udalari zuzenduriko proposamenak dira:
- Erreka eta honen ingurua garbitu
- Ez sartu bertakoak ez diren espezieak
- Berdeguneak garbiagoak izateko beharrezkoak diren tresnak eta ekipamendua jartzea
- Bioaniztazunaren garrantzia baloratzea, horretarako kanpainak egiten.
Argazki gehiago ikusteko:
2011/03/23
Roger Fouquet ikerlaria institutuan
On the 2nd of March we were lucky to attend an interesting talk conference given by the researcher Roger Fouquet. It was about his exciting life in the world of the research and he specially focused on global warming and its effects on our planet. He explained how he got into that world and all he had done to reach the point where he was, and of course, what his research or work was about. It wasn´t the typical talk where only the bad effects and the damage to our planet were mentioned and showed, he also made it entertaining giving his personal opinion about the subject and talking about his own experiences. To conclude, it was a very useful and interesting activity and easy to understand, in which language wasn´t a difficulty.
2011/02/25
Eskola Agenda 21
Eskola Agenda 21 proiektuan, aurtengoan BIOANIZTASUNAren gaia landuko dugu.
Ikastetxeko egoitza bakoitzeko Ingurumen batzordeak biltzen hasi gara, eta,jada, talde guztietako ikasle ordezkariak izendatu dira. Era berean, irakasleek ere badituzte beren ordezkariak eta denon artean saiatuko gara proiektua garatzen.
Orain arte egindako jarduerak honako hauek dira:
· Ikastetxe guztien koordinatzaileen arteko bilerak.
· Informazio eta sentsibilizazio saioak ikasle eta irakasleekin:
Ikasturte hasieran Ingurugelako Edurne Huesak bioaniztasunari buruzko hitzaldia eman zion klaustroari.
Bioaniztasunaren inguruko galdetegia hiru egoitzetako ikasleei pasatu zaie.
· Irakasleen arteko koordinazioa, gai hau ikasgai desberdinetan lantzeko
· Web orrian atal berezi bat dago informazioa eskegitzeko
· Irailaren 17an autorik gabeko eguna antolatu zen
· Ikastetxeko bioaniztasunaren diagnostikoa burutu dugu eta konpromezuak eta proposamenak adostu ondoren ekintza plana martxan jarri da. Horretaz aparte diagnostikoaren memoria laburra prestatu dugu egin duguna azaltzeko eta bide batez ikastetxeko berdeguneetan dauden zuhaitz esanguratsuenak ezagutzera emateko.Hemen duzue Txindoki egoitzan identifikatutako zuhaitz batzuekin egindako aurkezpena.
· Kulturen aniztasuna ere lantzeko asmotan 2010eko abenduaren 22an Jose Ramon Agirre “Marron” mendizale ataundarra, Txindoki Egoitzan izan zen “Dolpo-Nepal Biziaren muturrean” ikusentzunezkoa aurkezten. Ikasleek eta irakasleek interes handiarekin jarraitu zuten.
· 2011ko apirilaren 14ean ikastetxeko bi talde inguruko erreka batera espezie inbaditzaileak aztertzera joango dira Aranzadiko aditu batek lagunduta.
· Herriko diagnostikoa egiten ere parte hartuko dugu eta hori martxoan burutuko dugu. Horren berri aurrerago izango duzue.
2011/02/07
ESKOLA JASANGARRIAREN BANDERA
Gogoratuko duzuen bezala, joan den abenduan ESKOLA JASANGARRIAREN
ziurtagiria jaso genuen. Horren adierazgarri den bandera Txindoki
egoitzako patioan jarri dugu.
Bandera honek institutuak ingurumenaren alde hartutako konpromezua
gogoraraziko digu.
ziurtagiria jaso genuen. Horren adierazgarri den bandera Txindoki
egoitzako patioan jarri dugu.
Bandera honek institutuak ingurumenaren alde hartutako konpromezua
gogoraraziko digu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




