Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net
Mostrando entradas con la etiqueta biodibertsitatea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta biodibertsitatea. Mostrar todas las entradas

2012/03/14

ZUMAIAko FLYSCH-a

Martxoaren 9an 1. batxilergoko Biologia-Geologiako ikasle eta irakasleek irteera egin genuen Zumaiako fllysch-a ikusi eta marea arteko zabalgunearen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera.

Bertako harrien historia ezagutu eta dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoren hautsak utzitako geruza ikusi genuen.

Bestalde, marea biziak zirenez eta itsas behera zegoenean izan ginenez,   marea arteko zabalgune handia agerian zegoen. Horri esker, marea arteko bizidun asko ikusi eta identifikatzeko aukera izan genuen, hala nola, itsas-izarrak, aktiniak, anemonak, ofiurak, holoturiak, karramarroak…

Irteera oso interesgarria izan zen eta ikasleen jakin mina pizteko eta ikasgelan ikasitakoa ikusteko balio izan zuen.

Eguraldia ere primerakoa egin zuenez, egun polita pasa genuen.

2012/03/09

ZUHAITZ EGUNA BEASAINGO INSTITUTUAN

Martxoak 2 an zuhaitz eguna ospatu genuen.

Txindoki egoitzako Ingurumen batzordeko ikasle eta 1. mailako biologiakoek eta Loinazpeko 3.DBHko ikasle batzuk zuhaitzak landatu zituzten bertako berdeguneetan.

Bestalde ikastetxeko diagnostikoan agindutakoa betez, egun hori aprobetxatu genuen eta kartelak jarri genizkien zuhaitz esanguratsuenei beraien izenak adieraziz.

2012/03/08

Azterkosta


Martxoaren 6tik 13ra Ingurumen Sailak antolatutako erakusketa ikusgai egongo da Txindoki egoitzako Liburutegian eta egoitza nagusiko sarreran. Honen bidez kostaldeari lotutako ekosistemen ezagupena bultzatu nahi da.
Irakasleek euren ikasleekin joateko aukera izango dute eta atsedenaldietan ere irekita egongo da joan nahi duenarentzat.

2011/12/23

BIOANIZTASUNAREN GAINEKO HITZALDIA TXINDOKIN

Abenduaren 23an “Goierriko biodibertsitatea nola hobetu” hitzaldia izan  genuen Areto Nagusian. Hizlaria Mikel Olano basozaina eta Aranzadiko kidea izan zen.
Hitzaldian Goierri inguruko habitat ezberdinak, horien arriskuak eta hauetako biodibertsitatea hobetzeko zer neurri hartu behar diren aipatu zituen.
Bestalde inguru hauetan dauden bizidunen argazkiak erakutsi zizkigun eta zenbait hegaztiren soinuak entzuteko aukera izan genuen.
Oso interesgarria izan zen eta uste dugu natura zaletasuna pizteko balio izan duela.