Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net
Mostrando entradas con la etiqueta Elkartrukea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Elkartrukea. Mostrar todas las entradas

2012/10/25

Elkartrukea: Holandesak Beasainen

Azken urte hauetako tradizioa jarraituz, aurten ere elkartruke bat izango dugu eta honen lehenengo partea izan dugu jadanik: Holandesak gure artean egon dira.

Urriaren 14an iritsi ziren eta tren geltokiaren inguruan jendetza bilduta zegoen harrera emateko. Aurtengo taldea 49 ikaslek eta 5 irakaslek osatzen zuten. Hasierako nerbioen ondoren ikasle guztiek aurkitu zuten euren ikaslea eta geltokiak bere normaltasuna errekuperatu zuen.

Aurtengo programa beste urtekoaren antzekoa zen, gauza batzuen ordena aldatu bagenuen ere. Astelehenean institutura joan ziren. Hasieran Holandesak bakarrik egon ziren euren lehenengo inpresioak komentatzeko. Ondoren, gure zuzendariak agurtu zituen eta honekin bukatu ostean elkartrukean parte hartzen duten ikasle guztiak elkartu ziren pretatu beharreko lanekin hasteko. Goiz erdian lana amaitutzat eman zuten eta Holandesak Segura bisitatzera joan ziren gero gure ikasleen bila etortzeko.

Asteartean bisitak hasi ziren. Lehenengoa Bilbo izan zen non Erriberako merkatua eta Guggenheim museoa bisitatu zuten. Asteazkenean mendira joan ziren, Urbiara. Holandesentzat mendian ibiltzea esperientzia berezia izaten da, euren lurra erabat laua bait da. Ostegunean Donostiara joan ziren eta bertan Urgullera igo ziren gure ikasleekin batera. Zoritxarrez euria hasi zen eta planak aldatu behar izan zituzten: Kontxa oinez pasatu beharrean autobusez pasatu zuten eta Haizeen Orrazia ikustera joan ziren. Itsasoa mugitua zegoen eta tokia dastatzeko aukera izan zuten.

Ostirala azken eguna izan zen. Goizean familiek euren bisitanteak maletekin eraman zituzten. Holandesek Igartza bisitatu zuten eta goiz erdian gure ikasleak beraiekin elkartu ziren denak gosaltzeko. Ondoren Holandesak autobusa hartu zuten bueltako bideari ekiteko. Agurrak, beti bezala, hunkigarriak izan ziren. Apirilean ikusi arte!








2012/04/29

Elkartrukea 2012: Groningen

Aurtengo elkartrukea bukatu da. Apirilaren 21 eta 28 bitartean Holandan egon gara, gure lagun holandesei bisita itzultzen. Egun politak pasatu ditugu eta hemen ikus dezakezue gure argazkien diapositiben proiekzioa. Laster egindako ekintza guztien berri emango dugu.



2011/10/19

Beasain Institutuko ekintzak prentsan: Elkartrukea

Kultur trukea harreman sare bihurtuz

2011/10/12

Beste herrialde bateko kultura ezagutuz, harreman sarea zabaltzea da helburua, eta bide batez, ikasleen ingeles maila hobetzen saiatzea. Helburua betetzeko, beste eskola batzuekin trukea egiten ari dira hamargarren urtez Beasain Institutu Publikoko ikasleek. Aurten, Herbeeretako Groningen hiriko Zernike institutuko ikasleak etorri dira Beasainera.
Igandean iritsi ziren, eta astea Beasaingo eta inguruko herrietako ikasleen etxeetan igarotzen ari dira. Ostiralera arte, hainbat ekintza eta irteera antolatu dituzte, eta horien guztien bidez, bi herrialdeetako kultura, bizimodua eta historia ezagutuko dituzte.
Zernike institutuko Aaltine Steehouwer irakasleak azaldu dunez, 15 eta 16 urteko ikasleak etorri dira Beasainera, eta trukea «behin biziko duten esperientzia» dela esan du: «Ikasle bakoitzaren garapen pertsonalean izugarrizko eragina izaten du, etxetik kanpoko beste bizipen batzuk izaten dituztelako, eta hori oso baliagarria egiten zaie etorkizunean».
Euskara eta herberearraren arteko ezberdintasunak ez dira traba izaten, ikasleek ingelesez komunikatu behar izaten baitute elkarrekin. Beasain institutuko Ana Albisuk emandako azalpenen arabera, trukeak ikasleen ingeles maila hobetzeko ere balio du: «Ekintzak elkarrekin egin behar dituzte, eta elkar ulertzeko ingelesa erabiltzen dute. Hala, ahozkotasun maila hobetzen dute eta solteago aritzen ikasten dute».
Trukea apirilean izango da
Trukearen bigarren zatia apirilean izango da, Beasaingo ikasleak Herbeeretara joaten direnean. Hamalau herrialdetako 600 ikasle ingnuru elkartuko dira orduan Zernike institutuan. Ordura arte, aste honetan Goierrin eta Euskal Herrian ezagututakoa ikasle gazteagoei trasmitituko diete herberearrek haien ikastetxean, eta Beasaingoek Herbeerak ezagutzen jarraituko dute. Gaur Bilbora joango dira, atzo Donostian izan ziren, eta herenegun Lizarraustira irteera egin zuten. Astelehenean Seguran zehar bixita egin zuten. Ataunera joan aurretik, bi kulturak ezagutzeko mintegia egin zuten ikastetxean.
Bihar agurtuko dira ikasleak apirilera arte.Orduan Herbeeretan zer egingo duten aurreratu du Steehouwerrek: «Groningen hiria ezagutzeaz gain, Amsterdamera joango gara, eta beste eskualde batean itsasontzian ere ibiliko dira ikasleak».




2011/05/18

Elkartrukeko esperientzia

Maiatzeko lehen egunetan gure ikastetxeko talde eder bat, 4.DBH eta Batxilergo 1-eko ikaslez osatua Herbeheretara abiatu zen. Gure aurtengo elkartrukeko buelta zen hau, ikasle holandesak gure artean Urrian egon zirelako.

48 ikasle eta 3 irakasleen espedizio hau Maiatzaren 7an abiatu zen autobusez, Groningenera hurrengo egunean iristeko. Han zeuden familia holandesak haien seme-alaben lagunen zait. Bidaia nekagarria izan bazen ere, ikasleengan nerbioak nabaritzen ziren esperientzia berri horren aurrean.

Elkartruke honetako gauza bitxiena da Europako 11 ikastetxe hartu zutela parte, haien artean izanik Suedia, Eslovakia, Polonia, Alemania, Frantzia, Italiako partaideak. Hauetaz gain Bartzelonako talde batekin elkartu ginen ere.

Astelehenean Zernike College horretan hasiera eman zioten aste kulturalari. Hasteko, bertako zuzendariak ikasleak agurtu zituen eta herrialde guztietako banderak haien mastetan jarri ziren. Ondoren ikasleak klase desberdinetara joan ziren bertako kulturaz jabetzeko. Goiza erdian ikastetxeko kantinan bazkaldu zuten eta arratsaldean boleibol lehiaketa bat egon zen, elkartrukean parte hartzen zuten ikasle guztiekin. Taldeak nazionalitate desberdineko ikasleak osatuak zeuden.

Hurrengo egunean, asteartean, Amsterdanera abiatu ginen autobusez. Bidean geldiune bat egin genuen ingeniaritzako obra harrigarria den dike handian. Bertan derrigorrezko argazkian atera ondoren, gure bidea jarraitu genuen. Amsterdam hiriak gure ikasleak liluratu zituen bere bizitasunarekin eta bertatik bisita gidatu bat egin genuen, talde desberdinetan banaturik. Ondoren ikasleek denbora libre izan zuten haien erosketak egiteko eta hiriko giroaz betetzeko. Hori egin ondoren eta milaka pakete eta istorioaz beteta autobusetan sartu ziren Groningenera itzultzeko.

Hurrengo eguna lan eguna zen: institutuan seminarioak antolatzen ziren. Gure ikasleek, haien lagun holandesekin gazteagoaz diren beste ikasleei haien kulturaren berri eman zieten: dantza, musika, hizkuntza, sukaldaritza, kirola eta kulturako tailerrak egon ziren. Oso gauza praktikoak egin ziren eta horrela, arduradunen azalpenak eta adibidea ikusi ondoren batzuk galdetegiak erantzun, dantza egin, abestu, pintxo bat prestatu edo taloa bat egin zuten. Honekin amaitutzat eman zen eguna.

Ostegunean beste irteera bat izan genuen, Giethoorn hiria ezagutzeko. Iparraldeko Venezia izenez ezagutzen da eta ez da harritzekoa, bertan errepiderik ez dagolako: txalupaz edo oinez ibili behar da, besterik ez. Hango esperientzia ederra izan zen ere, ikasleak txalupetan ibili zirelako, arraunketan, gondoleroak bezala, trebezia gehiago edo gutxiagorekin baina umore onez. Gainera eguraldi lagun izan genuen eta horrek lagundu zuen ere. Handik bueltatzerakoan denok joan ziren korrika gauean diskoteka batean agurtzeko ekitaldia zutelako.

Hurrengo egunean, goiz erdian, institutuan elkartu ginen hamaiketako bat egiteko hango lagunekin. Horrez gero bakarrik geratzen zen agurra egiteko garaia: argazkiak, besarkadak eta malkoak ikusi genituen eta azkenik, autobusean sartuak, etxerako bidea hartu genuen. Bidaia nahiko eroso izan genuen eta larunbateko lehen orduan Beasainera iritsi ginen.

Esperientzia polita izan dela uste dugu eta espero dugu baita harreman honek etorkizunerako loturak irekitzea eta, noski, ikastetxean datozen urteetan saiatuko gara berriro ekintza hau antolatzen. Holandesek gurekin jarraitu nahi dute eta guretzat era gure ikasleei eskaintza eder bat egiteko aukera iruditzen zaigu. Laster hasiko gara 2011-12 ikasturterako prestaketak egiten!