Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net
Mostrando entradas con la etiqueta Orientazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Orientazioa. Mostrar todas las entradas

2011/12/23

Orientazio Jardunaldiak: Orcasitas jaunaren hitzaldia

Ikastetxeak antolatzen duen “Orientazio Jardunaldiak”  kanpainaren barruan,   Jose Manuel ORCASITAS jauna- Irizar Koop. Elkartearen Kontseilu Errektoreak Irizarreko Zuzendari Orokor izendatu berri  duena- etorri zen abenduaren 21ean Beasain BHI-ko Txindoki egoitzara.

IRIZAR kooperatibari  buruzko informazio interesgarria eskaini zigun, eta horrekin batera, gaur egun enpresek eskatzen duten lankideen profila ezagutzeko   aukera polita izan genuen.

Lan merkatuari begira, lan- elkarrizketetan duen esperientziak eman dion eskarmentua kontua izanik, bere ustez, lan mundura jauzia egina nahi duen edonork hurrengo ezaugarriak izan beharko lituzke: formazioa ( gutxienez Goi Mailako Zikloa), hizkuntzak (ezinbestekoa ingelesa),  iniziatiba edo ekimena, erantzukizuna, talde-lanean aritzeko gaitasuna, lanerako jarrera ona eta heldutasuna . Atzerrian ikastea, bizitzea, izandako bizikizunak eta esperientziak lagungarri dira ikasleak ezaugarri hauek guztiak lor ditzan .
Hitzaldi interesgarria izan zen; eguneroko lanean eta esperientzian oinarriturik azpimarratu zituen ideiek ikasleen norabidea zehazteko balio izan zuten. Eskerrak, beraz, Orcasitas jaunari emandako hitzaldiagatik.

2011/02/04

Unibertsitaterako orientazio jardunaldiak

2. BATXILERGOA: UNIBERTSITATERAKO ORIENTAZIO JARDUNALDIAK

Bukatu dira unibertsitateko ibilbidea egin nahi duten ikasleentzako
antolatu diren orientaziorako saioak.
Hitzaldi guztiak Txindoki egoitzan burutu dira, ikasleak eta beraien
familiak bertaratu dira bakoitzaren interesaren arabera.
Aurten eskaintza zabala izan da, azaroan eta abenduan egin ziren saio
orokorrez gain, urtarrilean unibertsitate eta fakultate ezberdinen
informazioa jasotzeko aukera izan da.
Gure inguruko unibertsitate pribatuak izan ditugu Txindokin, baita EHUko
zenbait fakultate. Gradu ugaritako irakasleak izan ditugu gure artean,
Irakasle eskola, Enpresa ikasketak, Zientzietakoak, Eskola Politeknikoa,
Letren fakultateko irakasleak, Arte Ederretakoak…
Guraso eta ikasleek aukera izan dute bai ikasketen ikuspegi orokorra
ezagutzeko, baita ere duda zehatzak argitzeko.
Jardunaldi hauek arrakastatsuak izan dira eta unibertsitateko aukera
ezberdinen berri izateko balio izan dute.

2011/01/20

Alkoholari buruzko solasaldia

 
2011ko urtarrilaren 18an “Alkoholaren erabilera”ren inguruko solasaldi interesgarria izan dute DBHko 2. mailako ikasleek Loinazpe egoitzan. Hizlaria Mª Luisa izan da eta Alcohólicos anónimos” taldeko kide batek berak bizi izandako esperientzia azaldu die arreta handiz entzun dioten ikasleei. Ikus argazkiak.

2011/01/11

Batxilergokoentzako orientazio bilerak

TXINDOKI EGOITZA

Urteroko Orientazio programaren barnean, Batxilergoko 2. mailako ikasleei eta euren gurasoei zuzenduriko jardunaldiak antolatzen ditugu. Hauen helburua ikasleek etorkizunean burutu ahal izango dituzten ikasketei buruzko informazio argia eta zabala eskaintzea da. Hamaika hitzaldi izango dira; unibertsitateko irakasleek emango dituzte.
Bestalde, UPV-EHUko Unibertsitate Orientaziorako Azoka urtarrilaren 15ean ospatuko da Gipuzkoako Campusean (goizez soilik).