Joan den asteazkenean, hilak 30, Buero Sarien
9.edizioko erkidegoko sari banaketa egin eta gero, talde irabazleak, hau da,
institutuko antzerki tailerrak “Uda Gau Bateko Ametsa” antzezlanaren emanaldi
berezi bat aurkeztu zuen.
Berriro ere, zoriontzeko moduko lana egin zuten
partaide guztiek.
Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!
MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...
marrua@beasainip.net
Mostrando entradas con la etiqueta Antzerkia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Antzerkia. Mostrar todas las entradas
2012/06/05
2012/03/26
Gure antzerki taldea komunikabidetan
‘Uda gau bateko ametsa’ antzezlana egingo dute gaur institutuko ikasleek

Rosa Rojo irakaslearen zuzendaritzapean, institutuko antzerki tailerrean parte hartzen duten hamasei ikasle igoko dira Usurbe antzokiko oholtzara. Atzean, ordea, beste hamabost laguneko lantaldea dute, arlo teknikoaz arduratu eta xehetasun guztiak prestatzeko.
Literaturaren klasiko bat
Uda gau bateko ametsa, William Shakespeare idazle britainiarraren obra ezagunean oinarritutako antzezlana da. Literaturaren klasiko handietako bat da, XVI. mendearen bukaeran idatzitakoa, eta komedia erromantikoaren generoa lantzen duena.
Uda gau bateko ametsa, William Shakespeare idazle britainiarraren obra ezagunean oinarritutako antzezlana da. Literaturaren klasiko handietako bat da, XVI. mendearen bukaeran idatzitakoa, eta komedia erromantikoaren generoa lantzen duena.
2011/06/07
Gure antzerki taldearen arrakasta
Bagenekien Beasain institutuko taldeko partaideek haien energia guztia jartzen dutela egiten dituzten gauzetan, baina aurten izandako arrakasta espero genuena baino askoz handiagoa izan da.
Maiatzaren erdi aldean jakin genuen Coca Cola enpresak antolaturiko Buero Vallejo antzerki lehiaketan EAEko saria irabazi zutela. Honek ematen zien aukera estatu mailan egiten den lehiaketan parte hartzeko. Hau egiteko haien obra Bodas de Sangre berriz antzeztu behar zuten grabatuak izateko era profesional batean. Honen justifikazioa erraza da: era honetan lehiaketa nazionalean parte hartuko duten antzerki talde guztien lana baldintza berdinetan grabatzen da.
Emanaldi horren amaieran Coca Cola-ko ordezkari batek sariak eman zizkien erkidego autonomoko garaileak bezalaxe. Gainera taldeko ikasle batek, Elena Zubiriak, aipamen berezia izan zuen bere interpretazioagatik.
Eta horrela daude gauzak momentuz. Espero dugu laster beste artikulu bat idatzi behar izatea haien arrakasta berriaren berri emateko.
Argazkiak
Slide aurkezpena
2011/03/25
Antzerkia
Institutuko ikasleek, urtero bezala, aurten ere Antzerki obra bat antzeztuko dute. Aurten aukeratutako obra Federico Garcia Lorcaren “Bodas de Sangre” da.
Kurtso hasieratik entsegua saioak egiten pasatu ondoren iritsi da garaia publikoan aurkezteko. Lehenengo emanaldia Martxoaren 31n izango da, 4. DBH-ko ikasleentzat. Emanaldi hau goizeko 10:30tan izango da, Usurbe antzokian. Batxilergoko 1.go mailako ikasleek aukera izango dute obra hau ikusteko Apirilaren 1ean 11:30etan.
Azkenik, publiko orokorrarentzat beste emanaldi bat egongo da, Apirilaren 1ean ere, arratsaldeko 19:00etan.
Anima zaitezte!
Hemen duzue gure esku-programa, Batxilergo Artistikoko ikasle batzuk egina:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)