Ikastetxeak antolatzen duen “Orientazio Jardunaldiak” kanpainaren barruan, Jose Manuel ORCASITAS jauna- Irizar Koop. Elkartearen Kontseilu Errektoreak Irizarreko Zuzendari Orokor izendatu berri duena- etorri zen abenduaren 21ean Beasain BHI-ko Txindoki egoitzara.
IRIZAR kooperatibari buruzko informazio interesgarria eskaini zigun, eta horrekin batera, gaur egun enpresek eskatzen duten lankideen profila ezagutzeko aukera polita izan genuen.
Hitzaldi interesgarria izan zen; eguneroko lanean eta esperientzian oinarriturik azpimarratu zituen ideiek ikasleen norabidea zehazteko balio izan zuten. Eskerrak, beraz, Orcasitas jaunari emandako hitzaldiagatik.