MGZ (Mundu Garaikiderako
Zientziak) ikasgaiak antolatuta, azaroaren 26an, Batxilergoko lehenengo mailako
ikasle guztiak Iruñeko Planetarioan izan dira. Bertan unibertsoaren sorrera eta eboluzioa, eta
espezieen eboluzioari buruzko ikus-entzunezko zoragarria ikusi dute. Ondoren,
gau horretan zeruan ikusgai diren konstelazioak eta planetak ikasi dituzte.
|
Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!
MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...
marrua@beasainip.net
2012/11/27
MGZko irteera Iruñeko planetariora
2012/11/24
Biologia-Geologia irteera Arantzazura
Urriaren 22an eta azaroaren 5ean 4 DBH-ko ikasleak modelatu karstikoa aztertzeko irteera egin genuen.
Eguraldi euritsua zela eta, urriaren 22an ezin izan genuen kobazulora sartu, baina abenduko 5ean Harrikrutz kobazuloa bisitatu genuen eta barnetik doan ibaia ikusi genuen eta urarekin batera sartutako apo batzuk kanpora atera genituen.
Argazki hauek Eneko Marcosek ateratakoak dira.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)