Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/03/11

BIOLOGIA Olinpiadako garailea: Laura FERNANDEZ JUBIN

Euskal Herriko Unibertsitateak BIOLOGIA Olinpiadaren Euskal Herriko fasea antolatu du. Olinpiadaren garaile Laura FERNÁNDEZ JUBÍN ikasle beasaindarra izan da, BEASAIN BHIkoa. Hurrengo urratsa Estatu mailako olinpiada izango da, apirilaren lehen egunetan Granadan.
Biologiako olinpiadaren helburua da batxilerreko ikasleak zientzia horren garapenerako estimulatzea eta inplikatzea, baita gaur egungo munduan duen garrantzia azpimarratzea ere, zientziaren aurrerakuntza eta hedapena sustatzeko. Hain zuzen ere, egungo eta etorkizuneko erronka zientifikoei ezingo zaie arrakastarekin aurre egin ikasleen generazio berriek ez badute trebakuntza biologiko garrantzitsurik izaten. Ezinbestekoa da trebakuntzan Biologiako ikasketa eta ikerketa zaletasuna sustatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario