Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/06/16

Biologia Olinpiadetan 1. saria Laura Fernandezentzat

Aurreko ostiralean, UPV/EHUren Abandoibarrako (Bilbo) Mitxelena auditorioan, Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimikako 2011ko Euskal Olinpiadetan parte hartu dutenei esker ona emateko ekitaldia izango zen, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatuta. Aurten, hiru lurraldeetako Batxilergoko hamasei ikasle izan dira urtero antolatzen diren zientzia olinpiada autonomikoetako garaileak.

Olinpiada hauen helburua egungo mundu teknologikoan hain garrantzitsuak diren arlo horietan gazteek jasotzen duten prestakuntza zientifikoa eta horiekiko duten interesa sustatzea da. Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimikako 2011ko Euskal Olinpiadetan 68 euskal ikastetxetako 191 ikaslek parte hartu dute.
Garaileei sariak banatzeaz gain, Zientzia eta Teknologia Fakultateak esker diplomak emango zizkien probetan parte hartu duten ia 200 ikasleei, baita beren prestatzaileei eta esku hartu duten 68 euskal ikastetxeei ere.
GARAILEEN ZERRENDA
 Biologiako Olinpiadak
1-      Laura Fernández Jubín – Beasain BHI (Beasain)
2-    Alvaro López Janeiro – St. Patrick’s English School (Donostia)
3-      Lara Lombardero Gutiérrez – La Salle ikastetxea (Bilbo)

No hay comentarios:

Publicar un comentario