Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/12/07

Fisikako Nobel saridunekin solasean

Abenduaren 2an, aurreko urteetan bezala, Donostia International Physics Center-ek (DIPC-k) Donostiako Eureka! zientzia museoan  puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako irakasle eta ikasleen arteko topaketa antolatu zuen. Bertara ikastetxeko batxilergoko hiru ikasle eta irakasle bat joan ginen.
Topaketaren helburu nagusia, zientzia eta teknologia ikasketetarako bokazioak bultzatzea izan zen, ikasle gazteak ezagutzarekiko grina beregana zezaten.
Topaketak aurreko urteetako kongresuetan egindako topaketen eredua jarraitu zuen, non ikasleek haien galderak eta zalantzak puntako ikerlariekin eztabaidatzeko aukera izan zuten. Ikertzaile gonbidatuek, Claude Cohen-Tannoudji-k (Fisikako Nobel Saritua 1997), Albert Fert-ek (Fisikako Nobel Saritua 2007) eta Juan Ignacio Cirac-ek (Asturiasko Printzea Saria 2006), zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko grinari buruz hitz egin zuten eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzun zizkieten ikasleei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario