Urteroko Orientazio programaren barnean, Batxilergoko 2. mailako ikasleei eta euren gurasoei zuzenduriko jardunaldiak antolatzen ditugu. Hauen helburua ikasleek etorkizunean burutu ahal izango dituzten ikasketei buruzko informazio argia eta zabala eskaintzea da. Hamaika hitzaldi izango dira; unibertsitateko irakasleek emango dituzte.
Bestalde, UPV-EHUko Unibertsitate Orientaziorako Azoka urtarrilaren 15ean ospatuko da Gipuzkoako Campusean (goizez soilik).
Oso ondo iruditzen zait unibertsitatekoak ekartzea hitzaldiak ematera, baina , agian, interesgarriagoa litzateke ikasle ohiak ekartzea beraien bizipenak kontatzeko.
ResponderEliminar