Ekainaren 1ean ikasturte honetan espediente hoberena izan duten ikasleei ohorezko matrikulak banatu zitzaizkien. Aurten bederatzi emateko aukera izan dugu. Bederatzi, besterik ez, kandidatu ugari zegoelako: aipamen hau ematen zaie kurtsoko batez besteko nota bederatzi edo gehiago izan dutenei. Ikasle asko zegoen baldintza hauetan baina zoritxarrez kopuru mugatu bat dago emateko (matrikulaturiko ikasleen arabera) eta erabakitzeko aurreko urteko notak hartu behar izan dugu kontutan eta, azkenekoen kasuan, zozketen bidez erabaki dira, denak egoera berdinean zeudelako. Hemendik gure zorionik beroena guztiei, bai eskuratu dutenei baina baita lehia horretan sartuta egon diren guztiei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario