Joan zen asteazkenean, otsailaren 8an, erosketa berdearen inguruko hitzaldia izan genuen Txindoki egoitzan . Ekintza hori EA21eko programaren barruan antolatu da eta bertan azaldu ziguten zer den erosketa berdea eta horretarako erosterakoan kontuan izan behar ditugun irizpideak:
· Beharrezkoa dena soilik erosi. · Erosterakoan produktuen ekoetiketei begiratu eta ingurumena gutxien kaltetzen dutenak erosi. · Berrerabilpena ere baloratu. · Hondakinak egoki kudeatu (birziklatu).
|
Saio honetan eta modu praktikoan ikastetxeko ohiko erosketaren inguruan hainbat produktu aztertu genituen, hauen ekoetiketak behatuz. Aztertutako materialak hauexek: papera eta eskola materiala, ekipo informatikoak, garbiketa produktuak eta elikagaiak
Azalpena arina eta interesgarria izan zen. Ea hurrengo batean jarraipena ematen diogun.
No hay comentarios:
Publicar un comentario