2012ko urriaren 2an, latineko ikasleak Irunera joan ginen Oiasso museoa ikustera. Bidaia trenez egin genuen eta estaziotik museorako bidean Irun ikusteko aukera izan genuen.
Erromatar garaiko mapa, bideo eta aztarnen bidez antzinako bizimodua ezagutu genuen. Honen adibide batzuk dira ikusitako orraziak, bitxiak, txanponak, oihalak...etab. Azaldu zigutenez, aztarna hauek guztiak han egindako indusketetan aurkituak izan dira
Gero “Roma eta Zinea” izeneko tailerrean parte hartu genuen, Romulo eta Remoren istorioa antzeztuz. Pertsonai askoren paperean sartu ginen: Romulo, Remo, Luperka, Rhea Silvia, Laurentzia..etab. Mugimenduen bidez eta hitz egin gabe antzeztu genuen garai hartako jantziekin. Oso ondo pasatu genuen, eta argazkiak atera zizkiguten
Bukatzeko, denbora librea izanik, eguraldi ona aprobetxatuz, Irungo kaleetatik ibili ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario