Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/02/25

Eskola Agenda 21

Eskola Agenda 21 proiektuan, aurtengoan BIOANIZTASUNAren gaia landuko dugu.

Ikastetxeko egoitza bakoitzeko Ingurumen batzordeak biltzen hasi gara, eta,jada, talde guztietako ikasle ordezkariak izendatu dira. Era berean,  irakasleek ere badituzte beren ordezkariak eta denon artean saiatuko gara proiektua garatzen.
 Orain arte egindako jarduerak honako hauek dira:
·        Ikastetxe guztien koordinatzaileen arteko bilerak.
·        Informazio eta sentsibilizazio saioak ikasle eta irakasleekin:
Ikasturte hasieran Ingurugelako Edurne Huesak bioaniztasunari buruzko hitzaldia eman zion klaustroari.
Bioaniztasunaren inguruko galdetegia hiru egoitzetako ikasleei pasatu zaie.
·        Irakasleen arteko koordinazioa, gai hau ikasgai desberdinetan lantzeko
·        Web orrian atal berezi bat dago informazioa eskegitzeko
·        Irailaren 17an autorik gabeko eguna antolatu zen
·        Ikastetxeko bioaniztasunaren diagnostikoa  burutu dugu eta konpromezuak eta proposamenak  adostu ondoren ekintza plana martxan jarri da. Horretaz aparte diagnostikoaren memoria laburra prestatu dugu egin duguna azaltzeko eta bide batez  ikastetxeko berdeguneetan dauden zuhaitz esanguratsuenak ezagutzera emateko.Hemen duzue Txindoki egoitzan identifikatutako zuhaitz batzuekin egindako aurkezpena.
·        Kulturen aniztasuna ere lantzeko asmotan 2010eko abenduaren 22an Jose Ramon Agirre “Marron” mendizale ataundarra, Txindoki Egoitzan izan  zen “Dolpo-Nepal Biziaren muturrean” ikusentzunezkoa aurkezten. Ikasleek eta irakasleek interes handiarekin jarraitu zuten.
·        2011ko apirilaren 14ean ikastetxeko bi talde inguruko erreka batera espezie inbaditzaileak aztertzera joango dira Aranzadiko aditu batek lagunduta.
·        Herriko diagnostikoa egiten ere  parte hartuko dugu eta hori martxoan burutuko dugu. Horren berri  aurrerago izango duzue.




No hay comentarios:

Publicar un comentario