Zuk ere gurekin parte har dezakezu!!



MARRUA aldizkarian parte hartu nahi duzuenok honako helbide honetara korreo bat bidali besterik ez duzue: albistea, kronika, elkarrizketa, iritzia, kritika, olerkiak, bertsoak, ipuinak...

marrua@beasainip.net

2011/02/16

INGURUMENA TXINDOKI EGOITZAN

   Institutuan ingurumenaren inguruko hainbat proiektutan ari dira. Eskola Agenda 21ekoa egoitza guztietan lantzen ari da eta ISO 14001-EMAS-ekoa, berriz, Txindoki egoitzan bakarrik. Azken hau garatzeko urtero, helburu batzuk finkatuz eta hauek lortzeko zereginak zehaztuz, programa bat diseinatzen da. Jarraipena hiru hilean behin egiten da eta datuak guztion eskura jartzen ditugu. Hona hemen, azaroko berrikuspenaren emaitzak:

 

 

Honetaz gain, urtero urria aldera AENOR-ek auditoretza eta martxan dugun sistema osoaren berrikuspena egiten digu eta ikastetxeko datu esanguratsuenak biltzen dituen dokumentu publikoa -Ingurumen deklarazioa-
 prestatzen dugu.

Hurrengo grafikoetan- jarraian ikusgai- ikasturte hasieratik hona  zenbait adierazle garrantzitsuren inguruko datuak azaltzen dira: ur kontsumoa, elektrizitatea (abenduko datua falta da), paperaren kontsumoa eta gasolioarena. Gogoan izan hau guztia kontrolatzeko ikastetxean ingurumen praktika egokiak ezarrita daudela. Animo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario