Goizean goiz abiatu ginen Donostiara trenez. 9:30ak aldera auzitegira iritsi ginen eta bertan neska batek , hau da, bertako langile batek, ordubeteko hitzaldi batean justiziaren hainbat arloz jorratu, epaiketa bateko lagunen sailkapena egin eta justizia jauregiaren antolaketa azaldu zizkigun.
Ondoren, epaiketa batzuk ikustera joan ginen lapurretak, errespetu faltak eta antzeko gaiekin loturikoak izan zirenak.
Jarraian, kalabozoak eta mediku forenseen departamentua ikustera joan behar ginen, baina tamalez, ezin izan genituen bisitatu obrak zirela eta.
Azkenik, interesgarria izan zen bisitaren ondoren Beasainera bueltatu ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario